Edukira joan

Jaime Kerexeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaime Kerexeta

Bizitza
JaiotzaElorrio, 1918ko uztailaren 31
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaElorrio, 1998ko abuztuaren 4a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Ezizena(k)Arantzibia eta Bitargi

Inguma: jaime-kerexeta-gallastegi-1918-1998 Literaturaren Zubitegia: 346

Jaime Kerexeta Gallastegi (Elorrio, Bizkaia, 1918ko uztailaren 31 - ib., 1998ko abuztuaren 4a), "Arantzibia" edo "Bitargi" ezizenez, euskal idazle eta itzultzailea izan zen.

1947an apaiz egin zen. Burgosko Schola Cantorum abestaldearen zuzendari eta Sevillan, Burgosen eta Urkiolan organo-jotzaile ibili zen. Euzko-gogoa, Eguna, Jesus´en Biotzaren Deya, Egan, Olerti, Anaitasuna, BAP eta beste hainbat agerkaritan eman zituen argitara bere lanak. Erlijiozko liburu ugari itzuli zituen bizkaierara: Eguneroko meza (1963), Gogarteak (1963, San Ignazioren gogo-jardunak), Argi-bide txikia (1965), Umeen Biblia (1969). Baina, batez ere, Euskal-Biblia (1976) haren lan nagusia izan zen, biblia osoa lehen aldiz bizkaieratua. Erlijiozkoaz gain, Luis de Castresanaren Vida de Iparraguirre (1978, Iparragirre´ren bizitza) eta El otro árbol de Guernica (1979, Gernika´ko beste arbola) itzuli zituen euskarara. Hiru olerki liburu idatzi zituen: Orbelak (1958), Bitargi (1969), Udazken (1980). Historia eta Genealogia ere landu zituen. Haren azkene lanak Fededunen otoitza (1988), Kristau-gaiak (1995) dira. 1998an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.

Lanen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976an Mendebaldeko euskaraz idatzitako lehen Biblia argitaratu zuen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]