Jaio aurreko zirkulazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaio aurreko zirkulazioa
Jaio osteko zirkulazioa

Jaio aurreko zirkulazioa, umekiaren zirkulazio-aparatua da. Jaio aurreko eta jaio ondorengo zirkulazioa elkarren artean desberdinak dira; batez ere, umekiaren birikak eta txegoste-organoak oraindik garatuak eta funtzionalak ez direlako. Umekiak oxigenoa eta elikagaiak amarengandik jasotzen ditu, karenaren eta zilbor-hestearen bidez[1]. Hala ere, erditu ondoren, bere kabuz arnasteko gai denean, aldaketa desberdinak jasaten dituzte eta ondorioz, zirkulazio fetala, jaio ondoko zirkulazio bihurtzen da berehala.

Jaio aurreko zirkulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaren biriketan oxigenatzen den odola, karenara joango da. Bertan enbrioiaren odola oxigenatuko du, enbrioira ezkerreko zilborreko zainaren bidez sartuko den odola oxigenatua izanez. Karenatik datorren odolaren oxigenoaren asetasuna % 80 ingurukoa da. Odol honek bihotzera iristeko hodi benosoa erabiltzen du (gibelaren azalean amaitzen dena eta zilborreko eta kaba zaina komunikatzen dituena)[2].

Beheko bena kaban (bihotzera sartu aurretik), karenatik datorren odol oxigenatua beheko bena kabatik (beheko gorputz adarretatik datorrena) igotzen den oxigeno gutxiko odolarekin nahasten da. Odol nahasketa hori eskuineko aurikulara iritsiko da. Eskuineko aurikularaino, odola ez da beheko bena kabatik bakarrik helduko. Izan ere, hemen sartzen den odolaren kopuru txiki bat goiko kaba zainetik datorren odol desoxigenatuarekin nahastuko da eta odol hori ezkerreko aurikulara pasa beharrean, eskuineko bentrikulura pasako da. Eskuineko bentrikulu honetatik birika enborra irtengo da eta enbor hau aortarekin hodi arteriatsuaren bitartez komunikatuta dago. Hodi hau erabiliz, beraz, eskuineko bentrikulutik irteten den odol desoxigenatua aortara pasatuko da, bertako odolarekin nahastuz. Eskuineko aurikulako odol zati handiena, aurikula arteko trenkadan dauden zuloetatik (eskuin eta ezkerreko aurikulen artean komunikazio laprana) pasatuz, ezkerreko aurikulara iritsiko da; beste zati txiki bat, aldiz, birika arteria bidez biriketara joango da (ez da oxigenatuko)[2].

Ezkerreko aurikula honetan, eskuineko aurikulatik datorren odola, biriketatik datorren odol desoxigenatu kopuru txikiarekin elkartuko da. Odola ezkerreko aurikulatik ezkerreko bentrikulura pasatu ondoren, bihotzetik aorta irtengo da. Beraz, aortak dituen adar ezberdinen bitartez, odol nahasketa umekiaren ehun guztietara helduko da. Aortak emango dituen lehenengo adarrak, balbula semilunarretatik irteten diren arteria koronarioak, aortaren makoan dauden arteria brakiozefalikoak eta arteria karotida komunak dira. Hau da, bihotza zein burmuina oso ondo oxigenatuta egongo dira[2].

Aorta behera jaisten den neurrian, odolak gero eta oxigeno gutxiago izango du. Aortaren beheko ataletik irteten diren zilborreko arterietatik oxigeno gutxiko odola karenara abiatuko da; izan ere, karenara oxigenatzera joango da. Zilborreko arterietatik karenara doan odolaren oxigenoaren saturazioa % 58 ingurukoa da[2].

Jaio osteko zirkulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotzaren momentuan hainbat aldaketa nagusi ematen dira, zirkulazio sistema guztiz aldatuko dutenak:

Ondorioz, birikatik irteten den odol oxigenatua birika zainen bidez ezker aurikulara iritsiko da, ezkerreko aurikularen presioa asko handituz.

Ondorioz, eskuineko aurikulara iristen den odol kantitatea asko gutxitzen da, eskuineko aurikularen presioa gutxituz. Presio aldaketa hau dela eta, aurikula arteko trenkadan dauden 2 septumak (primum eta secundum) fusionatzen hasiko dira. Fusioaren ondorioz, eskuineko aurikulan dagoen odola ezin izango da ezkerreko aurikulara pasa (jaio aurreko zirkulazioan gertatzen den zebala)[2].

Umea jaio eta minutu gutxi batzuen buruan beste aldaketa batzuk ematen dira:

  • Zilborreko arteriak ixten dira (2 dira):
    • Arteria hauen urrutiko atalak lotailuak bihurtzen dira: erdialdeko zilborreko lotailuak. Zilborreko arterien hurbileko atalak, berriz, iragazkor mantenduko dira eta goiko gernu-arteriak bihurtuko dira.
    • Ezkerreko zilborreko zaina eta honen jarraipena (hodi benosoa) ixten dira, gibelaren lotailu bihurtuz: Zilborreko zainak ixtean, gibelaren lotailu borobila bihurtuko dira. Hodi benosoa lotailu bihurtzean, gibelaren lotailu zaintsu bihurtuko da[2].
    • Hodi arteriatsua (birika enborraren eta aorta arteko komunikazioa) ixten da eta lotailu bihurtzen da: lotailu arteriatsua.
    • Aurikula arteko trenkadan dauden zuloak ixten dira (lehen aipatutako presio aldaketagatik)[2]: Ondorioz, eskuineko aurikulako odola, esan bezala, ezingo da ezkerreko aurikulara pasa.

Aldaketa hauek guztiak eman ondoren, honelako da jaio osteko zirkulazioa:

Gure gorputzeko zainetan aurkitzen den odol guztia, goiko eta beheko bena kaben bidez, eskuineko aurikulara iritsiko da (porta zainetik doan odolak ere beheko bena kaban bukatzen du). Odola, eskuineko aurikulatik eskuineko bentrikulura pasatuko da. Hemendik, birika enborra irtengo da eta honek dituen 2 adarren bidez (eskuineko eta ezkerreko birika arterien bidez, hain zuzen ere) odola biriketara abiatuko da, non oxigenatua izango den[2].

Odola, behin oxigenatuta, birika zainen bidez ezkerreko aurikularen atzeko paretara abiatuko da. Ondoren, ezkerreko aurikulatik ezkerreko bentrikulura pasatuko da. Ezkerreko bentrikulu honetatik, aorta arteria irtengo da eta honek dituen adar desberdinen bitartez, gure gorputzeko ehun guztietara iritsiko da odol oxigenatu hori. Bertan, desoxigenatu eta zain ezberdinen bidez, goiko eta beheko bena kabara iritsiko da. Ondoren, eskuineko aurikulan sartuko da odol desoxigenatu hori eta zikloa berriz hasiko da[2].

Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umekiaren hemoglobinak (HbF) oxigenoarekiko afinitate handiagoa daukanez, amaren zirkulaziotik umekiaren zirkulaziora oxigeno barreiadura ematen da[3].

Presio arteriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umekiaren bihotzak, oraindik garapenean dagoenean, bere presio arteriala sortzen du. Honi esker, umekiak odola garraiatzen du bere zirkulazioan zehar. Presio arteriala, berdina da ezkerreko eta eskumako bentrikuluetan. Aortako presio arteriala, umekiaren garapenaren 20. astean, 30 mmHg-koa da. Odola karenatik pasatzen doan heinean presio arteriala jaistean da; izan ere, zilborreko arterian presioa 50 mmHg-koa da, eta zilborreko zainean 20 mmHg-koa da[4][5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. B., Whitaker, Kent. (2001). Comprehensive perinatal and pediatric respiratory care. (3rd ed. argitaraldia) Delmar Thomson Learning ISBN 0766813738. PMC 45708195. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. a b c d e f g h i W., Sadler, T.. (2016). Langman, embriología médica. (13ª ed. argitaraldia) Wolters Kluwer ISBN 9788416353484. PMC 951098665. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  3. Edoh, Dominic; Antwi-Bosaiko, Charles; Amuzu, Dominic. (2006-3). «Fetal hemoglobin during infancy and in sickle cell adults» African Health Sciences 6 (1): 51–54. doi:10.5555/afhs.2006.6.1.51. ISSN 1729-0503. PMID 16615829. PMC PMCPMC1831961. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  4. Johnson, P.; Maxwell, D. J.; Tynan, M. J.; Allan, L. D.. (2000-7). «Intracardiac pressures in the human fetus» Heart (British Cardiac Society) 84 (1): 59–63. doi:10.1136/heart.84.1.59. ISSN 1468-201X. PMID 10862590. PMC PMCPMC1729389. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  5. Struijk, P. C.; Mathews, V. J.; Loupas, T.; Stewart, P. A.; Clark, E. B.; Steegers, E. a. P.; Wladimiroff, J. W.. (2008-10). «Blood pressure estimation in the human fetal descending aorta» Ultrasound in Obstetrics & Gynecology: The Official Journal of the International Society of Ultrasound in Obstetrics and Gynecology 32 (5): 673–681. doi:10.1002/uog.6137. ISSN 1469-0705. PMID 18816497. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]