Jalón Ángel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jalón Ángel
Bizitza
JaiotzaViana1898ko abuztuaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaZaragoza1976ko abenduaren 6a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta artista bisuala

Ángel Hilario García de Jalón Hueto (Viana, 1898ko abuztuaren 11 - Zaragoza, 1976ko abenduaren 6a), Jalón Ángel izen artistikoz ezaguna, nafar argazkilaria izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasketak Logroñon hasi zituen, Alberto Muro maisuarekin, eta 1916an hobetu zuen, lehenik Lyonen, Pacalet eta Tony Tollet maisuekin, eta ondoren Parisen. Azken hiri horretan, Arte Ederretako Akademian ikasi zuen, eta Benjamin Benson argazkilari iparramerikarrarekin lan egin zuen, zeinarengandik modako argazkigintzaren sekretuak ikasi zituen.

1926an, Zaragozan kokatu zen eta bere estudio propioa ireki zuen, Alfonso I kalean, Jalón Ángel izenarekin, izena eta abizena alderantzikatu zizkion Benson Benjamin maisuaren oroigarri eta omenaldi gisa. 1939an, Errege Etxeak Alfontso XIII.ari erromatar erbestean argazki sail bat egiteko eskatu zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.