James Clavell
James Clavell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Edmund Dumaresq Clavell |
Jaiotza | Sydney, 1921eko urriaren 10a |
Herrialdea | Australia Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Vevey, 1994ko irailaren 7a (72 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Birminghamgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, eleberrigilea eta idazlea |
Lantokia(k) | Australia |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
James Clavell, Charles Edmund Dumaresq Clavell (Sydney, 1921eko urriaren 10a - Vevey, 1994ko irailaren 7a) australiar eleberrigile, gidoilari, zinema zuzendari eta Bigarren Mundu Gerrako militar eta gerra-presoa izan zen.
Australian jaio zen Royal Navyko marinel baten semea, Portsmouthen hezi eta Australiara itzuli zen.
1940an Royal Artilleryn sartu zen eta Singapurra bidali zuten japoniarren aurka borrokatzera. 1942an aurpegian zauri bat jaso zuen eta japoniarrek Javan harrapatu zuten. Changiko preso eremura bidali zuten eta han egon zen gerra amaitu arte.
1946an armada utzi zuen motor istripu baten ondoren. Birminghameko Unibertsitatean April Stride aktorea ezagutu eta berarekin ezkondu zen. Zinemaren industrian sartu eta gidoiak idazten hasi zen.
1960an argitaratu zuen bere lehen eleberria; horietako batzuk best-seller bihurtu zirelarik. Hainbat film ere zuzendu zituen.
1961ean estatubatuar herritartasuna jaso zuen. Politikoki, indibidualista eta Ayn Randen mireslea izan zen.
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Fly (1958) (gidoilaria)
- Watusi (1959) (gidoilaria)
- Five Gates to Hell (1959) (gidoilaria eta zuzendaria)
- Walk Like a Dragon (1960) (gidoilaria eta zuzendaria)
- The Great Escape (1963) (gidoilarikidea)
- 633 Squadron (1964) (gidoilarikidea)
- The Satan Bug (1965) (gidoilarikidea)
- King Rat (1965) (Bere eleberrian oinarritua)
- To Sir, with Love (1967) (gidoilaria eta zuzendaria)
- The Sweet and the Bitter (1967) (gidoilaria eta zuzendaria)
- Where's Jack? (1968) (zuzendaria)
- The Last Valley (1970) (gidoilaria eta zuzendaria)
- Shōgun (Bere eleberrian oinarritua)(1980)
- Tai-Pan (1986) (Bere eleberrian oinarritua)
- Noble House (1988)
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Asiako saga
- King Rat (1962), Japoniako presoen eremua Singapurren 1945ean.
- Tai-Pan (1966), Hong Kongen 1841ean.
- Shōgun (1975), Japonian 1600etik
- Noble House (1981) Hong Kongen 1963an
- Whirlwind (1986), Iranen 1979an.
- Gai-Jin (1993), Japonian 1862an
- Escape: The Love Story from Whirlwind (1994), eleberri laburra, Whilwind eleberriaren egokitzapena (1986)
Ez-fikziozkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Art of War (1983), Sun Tzuren liburuaren itzulpena.
Haurrentzako istorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "The Children's Story" (1964)
- Thrump-O-Moto (1986), ilustratzailea: George Sharp