James Hopwood Jeans

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Hopwood Jeans

James Hopwood Jeans ingeles fisikari eta astronomoa izan zen (Ormskirk, Lancashire, 1877 - Dorking, Surrey, 1946). Mundua laino espiraloide batetik sortu zela dioen teoria eman zuen aditzera; irradei, dinamikari, lurrunei eta grabitazioak izarretan duen eraginari buruzko ikerketak ere egin zituen.

Zabalkunde-lanak: The Universe Around Us (1929, Gure inguruko mundua) eta Through Space and Time (1934, Espazioan eta denboran barrena). Lan teknikoak: The dynamical Theory of Gases (1904, Gasen teoria dinamikoa), Theoretical Mechanics (1906, Mekanika teorikoa), The Matematical Theory of Electricity and Magnetism (1908, Elektrizitatearen eta magnetismoaren matematika-teoria), Introduction to the Kinetic Theory of Gases (1940, Gasen teoria zinetikoaren hastapenak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Hopwood Jeans Aldatu lotura Wikidatan