Jan Battitt Larralde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jan Battitt Larralde
Bizitza
Jaiotza Hazparne1804ko urtarrilaren 26a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Donibane Lohizune1870eko martxoaren 21a (66 urte)
Familia
Aita Beñat Larralde
Jarduerak
Jarduerak medikua, bertsolaria eta idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 837
Artikulu hau mediku bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larralde».

Jan Battitt Larralde Etxeberri[1] (Hazparne, Lapurdi, 1804ko urtarrilaren 26 - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1870eko martxoaren 21), Lapurdiko bertsolaria izan zen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beñat Larralde Bordaxuri ere bertsolaria izan zen; ama Mari Etxeberri zuen. Beste Bordaxuri ere, Martin Larralde, familiakoa zen.

Medikuntza ikasi zuen eta osagilea izan zen Donibane Lohizunen. Urte luzez Lore Jokoetan esku hartu zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsoak idatzi zituen, batez ere aitarekin. Harenak dira, besteak beste, Lore Jokoetan saritutako hauek:

  • Herriko besta (1856). Urruñan lehen saria.
  • Eskualdunak (1858). Urruñan ohorezko aipamena.
  • Ama haurra sehaskan lohakartzen (1859). Urruñan lehen saria.
  • Xori ohantzea (1860). Urruñan ohorezko aipamena.
  • Gizon sobrea eta edalea (1860). Ohorezko aipamena.
  • Bioleta (1862). Urruñan ohorezko aipamena.
  • Xorinoa Kaiolan (1863). Urruñan ohorezko aipamena.
  • Muthil zaharra (1864). Saran lehen saria.
  • Eria ezagutzaz betea errexinoletarrentzat (1865). Saran ohorezko aipamena.
  • Biolchoa bertsoa hil ondoren argitaratu zen, 1896an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaraz horrela idazten du Beñat Soulék Ipar Euskal Herriko bertsolariei buruzko bere lanean; Piarres Xarritonek Battitta erabiltzen du. Frantseserako sortutako grafian Jean-Baptiste.
  2. Ezizen finkorik izan gabe, batzuetan hirugarren Bordaxuri gisa agertzen da eta beste batzuetan Dr. Larralde. Adibidez Koplari zenbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk Piarres Xarriton eta Patri Urkizuren lanean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikisource-logo.svg Egilea:Jan Battitt Larralde