Edukira joan

Jan Lievens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jan Lievens

Bizitza
JaiotzaLeiden eta Leiden1607ko urriaren 24a
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaAmsterdam1674ko ekainaren 4a (66 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)Joris van Schooten (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, grabatzailea eta artista bisuala
Lantokia(k)Leiden
Amsterdam
Leiden
Londres
Anberes
Leiden
Amsterdam
Berlin
Haga
Amsterdam
Kleve
Haga
Leiden eta Amsterdam
Lan nabarmenak
Genero artistikoaerretratua

Jan Lievens (Leiden, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1607ko urriaren 24a - Amsterdam, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1674ko ekainaren 4a) Barrokoko herbeherear margolaria izan zen.

Ganteko brodatzaile baten semea zen. Haurtzaroan Joris van Schooten izan zuen irakasle, eta 10 urte zituelarik Amsterdamgo Pieter Lastmanen lantegian sartu zen. Bertan Rembrandtekin topo egin zuen. 1626 aldean, Leidenera itzuli zenean, lantegi bat ireki zuen Rembrandtekin batera. 1620ko hamarkadan batera lan egin zuten eta, oso estilo antzekoa zutenez, zenbait margolanen autoretza zalantzan dago[1].

1632an Londresera aldatu zen. Bertan ezagutu zuen Antoon van Dyckek eragin handia izan zuen bere margokeran. 1635ean Anberesen kokatu zen. Flandesen 10 urte igaro ostean, Amsterdamera aldatu zen. Azken urteak Haga eta Leidenen eman zituen. Erakunde publikoek garrantzi handiko aginduak egin zizkioten eraikinak apaintzeko. Batez ere erretratuak margotu zituen arren, gai historikoak eta alegorikoak ere landu zituen. Azken garaian paisaiak pintatu zituen, Rubens eta Adrien Brouwer-en eraginez[1].

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Jan Lievens. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2015-10-11).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Lievens Aldatu lotura Wikidatan