Edukira joan

Janusz Edmund Zimniak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Janusz Edmund Zimniak
apezpiku laguntzaile

1992ko martxoaren 25a - 2010eko urtarrilaren 16a
Elizbarrutia: Bielsko-Żywieceko elizbarrutia
apezpiku tituludun

1980ko irailaren 25a - 2024ko maiatzaren 24a
Joseph John Ruocco (en) Itzuli
Elizbarrutia: Polinianum titular see (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1980ko irailaren 25a - 1992ko martxoaren 25a
Elizbarrutia: Katowiceko artxidiozesia
Bizitza
JaiotzaTychy1933ko irailaren 6a
Herrialdea Polonia
Heriotza2024ko maiatzaren 24a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaJohn Paul II Catholic University of Lublin (en) Itzuli
Old University of Leuven (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa

Janusz Edmund Stanisław Zimniak[1] (Tychy, 1933ko irailaren 6aBielsko-Biała, 2024ko maiatzaren 24a) poloniar elizgizon katolikoa izan zen. 1980tik 1982ra Katowiceko apezpiku laguntzailea izan zen, 1992tik 2010era Bielsko-Żywieceko apezpiku laguntzailea, eta 2010etik hil zen arte Bielsko-Żywieceko apezpiku emeritua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janusz Edmund Zimniak apezpikuaren armarria

1933ko irailaren 6an jaio zen Tychyn. 1935ean Mysłowicera joan zen familiarekin bizitzera. 1945etik 1951ra Tadeusz Kościuszko ikastetxean egin zituen ikasketak[1], eta 1951tik 1956ra Katowiceko apaizgaitegian eta Jagellondar Unibertsitatean[1][2]. 1956ko irailaren 9an apaiztu zen Katowiceko katedralean. 1969tik 1972ra teologia pastorala ikasi zuen Bruselako Lumen Vitae institutuan. 1977-1979 urteetan Lublingo Unibertsitate Katolikoan jarraitu zituen ikasketa espezializatuak, teologia pastoraleko doktore titulua jasoz[1].

Bikario gisa aritu zen Jejkowicen (1956-1957), Bielsko-Białan (1957-1961) eta Zabrzen (1961-1963)[1][2]. 1963tik 1966ra Drutarnia-Brusieken eta Bruseken lan egin zuen, eta 1966an Bieruńera bidali zuten aldi baterako[1]. 1966tik 1969ra eta 1973tik 1977ra Katowiceko artxidiozesiako kurian aritu zen[1][3]. 1974an Gość Niedzielny aldizkariko katekesi-aholkulari bihurtu zen[1]. 1975ean Krakoviako probintziako kontzilioaren prestaketan parte hartu zuen[4].

Katekesia, pedagogia eta garapenaren psikologia irakatsi zituen Krakoviako apaizgaitegian eta Katowiceko katekesia ikastaroan[4]. 1979-1980 bitartean Krakoviako apaizgaitegiko errektoreorde izan zen[2].

1980ko irailaren 25ean Katowiceko apezpiku laguntzaile eta Polinianumgo apezpiku titular izendatu zuten[5]. Urte bereko azaroaren 4an apezpiku ordenatu zuten Katowiceko katedralean[1]. Evangelizari et evangelizare leloa hautatu zuen[6].

1992ko martxoaren 25ean sortu berri zen Bielsko-Żywieceko elizbarrutiko apezpiku laguntzaile izendatu zuten. Urte berean elizbarrutiko bikario nagusi kargua hartu zuen[1]. 2010eko urtarrilaren 16an erretiroa hartu zuen[7].

2024ko maiatzaren 24an hil zen Bielsko-Białan[8].

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Hezkuntza Batzorde Nazionalaren Domina eman zioten[9].

Ondorengotza apostolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j (Polonieraz) Prokop, K. R. (1998). Biskupi Kościoła katolickiego w III Rzeczpospolitej. Kraków: Towarzystwo Autorów i Wydawców Prac Naukowych „Universitas”, 167-168 or. ISBN 83-7052-900-3..
  2. a b c (Polonieraz) Polak, G. (1999). Kto jest kim w Kościele. Warszawa: Katolicka Agencja Informacyjna, 433-434 or. ISBN 83-911554-0-4..
  3. (Polonieraz) «Bielsko-Biała: złoty jubileusz kapłaństwa bp. Janusza Zimniaka» Ekai.pl 2006-09-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-06-15) (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  4. a b (Polonieraz) «Biskup Janusz Zimniak przechodzi na emeryturę» Konferencja Episkopatu Polski 2010-01-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-06-08) (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  5. (Polonieraz) Nitecki, Piotr. (2000). Biskupi Kościoła w Polsce w latach 965–1999. Słownik biograficzny. Warszawa: Instytut Wydawniczy „Pax”, 518 or. ISBN 83-211-1311-7..
  6. (Polonieraz) «Śp. Biskup Janusz Zimniak (1933-2024)» Konferencja Episkopatu Polski (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  7. (Italieraz) «Rinuncia dell'ausiliare di Bielsko-Żywiec (Polonia)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2010-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  8. (Polonieraz) Karp, Robert. «Zmarł biskup pomocniczy senior Janusz Zimniak» Diecesja Bielsko-Żywiecka 2024-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  9. (Polonieraz) «Bielsko-Biała: Medal Komisji Edukacji Narodowej dla bp. Zimniaka» Katolicka Agencja Informacyjna 2008-10-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-06-15) (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  10. (Ingelesez) «Bishop Janusz Edmund Zimniak †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]