Japandroids

Wikipedia, Entziklopedia askea
Japandroids
Japandroids 2010ean.
Datuak
JatorriaVancouver,  Kanada
Musika motaRock alternatibo, Indie rock, punk rock, Garage rock
Urteak2006 - Gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Polyvinyl, ANTI-
Taldekideak
Informazio gehigarria
www.japandroids.com
IMDB: nm3763551 Facebook: japandroids Twitter: Japandroids Instagram: japandroids MySpace: japandroids Youtube: UCFCeCNZzHV2DPOJJd-y4EtA Bandcamp: japandroidsSouncloud: japandroids Spotify: 2WcCoPxAWFNSCvsFPrpf30 iTunes: 310972126 Last fm: Japandroids Musicbrainz: 2008d65c-31ee-4382-8960-5188523568d5 Songkick: 2379178 Discogs: 1473872 Allmusic: mn0001636552 Deezer: 397780 Edit the value on Wikidata

Japandroids rock-banda baten izena da, Vancouver hirian sortua, Kanadan. Taldeak bi kide ditu: Brian King (gitarra eta ahotsak) eta David Prowse (bateria, ahotsak).[1]

Banda sortu zen 2006an, eta ezagun egin zen bere lehen diskoarekin: Post-Nothing (2009). Bigarren diskoak, Celebration Rock (2012), sekulako arrakasta izan zuen kritikan.[2] Rolling Stone aldizkariak, adibidez, ezarri zuen “Inoizko 10 udako album bikainak” zerrendan. Spin aldizkariak, bestalde, izendatu zuen 2012ko “Urteko banda”.[3][4] Japandroids taldeak sekulako jirak egin zituen nazioartean bere lehen bi diskoak sustatzeko, eta bere zuzeneko emanaldiak ospetsu egin ziren.[5][6] 2009 eta 2013 artean, bandak 500 bat kontzertu eman zituen, 44 herrialdetan, Ipar eta Hego Ameriketan, Europan, Asian eta Ozeanian.[7] 2017ko urtarrilaren 27an, bikoak hirugarren diskoa plazaratu zuen: “Near to the Wild Heart of Life”.[8]

Japandroids taldearen musikak “rock klasikoa eta punk” estiloak uztartzen ditu,[9] kritikariek uste baitute taldearen musikan nahasten direla rockaren eragina (Bruce Springsteen eta Tom Petty, kasu) eta baita punk estiloarena (Replacements eta Hüsker Dü).[10][11][12][13]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak (2006-2008)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi gaztek sortu zuten Japandroids 2006an: Brian King (Nanaimo, Victoria uhartea) eta David Prowse (Vancouver).[1] 2000. urtean ezagutu zuten elkar, biek ikasten baitzuten Victoriako Unibertsitatean, Columbia Britainiarrean. Biak oso musikazaleak izanda, hasi ziren elkarrekin musika-emanaldiak entzuten Victoria eta Vancouver hirietan.[1] 2003an David Prowse Vancouverrera itzuli zen, Simon Fraser Unibertsitatera. Irrikitan beren musika-banda sortzeko, 2005ean Brian King ere Vancouverrera joan zen, unibertsitatean graduatuta. The Sonics taldearen eraginpean, gordina eta indartsua, 2006an King eta Prowse hasi ziren musika idazten eta grabatzen, beste haien estiloa emulatu guran.[1] Hastapenetan saiatu ziren hirugarren kide bat bilatzen, taldeko abeslaria izan zedin, baina geroago erabaki zuten eurek abestuko zutela.[1][14] Japandroids izena dator beste bi izenetatik: Japanese Scream (Prowsek proposatua) eta Pleasure Droids (Kingek asmatua).[1] Noiz edo behin, bokalik gabe idatziko zuten: JPNDRDS.

Erreta zuzeneko musikak Vancouverren zuen babes eskasagatik, eta baita bertako musikaren esparruan toki bat egiteko zailtasunengatik, King eta Prowse hasi ziren euren emanaldiak antolatzen.[14] Inspirazio hartuta Fugazi moduko banden “egizu-zeuk” metodoengatik, hasi ziren musika jotzeko lekuak antolatzen, ekipamendua alokatzen, eskuorriak diseinatu eta banatzen, eta lagunak inplikatzen.[14][15] Japandroids bikoak egin zuen lehen zuzeneko emanaldia 2006ko abenduaren 30ean. Hurrengo bi urteetan, sarri jo zuten Vancouverren, baina jira laburrak eginda, artean King Geologia ikasten ari zen-eta. Garai hartan, Japandroids taldeak bi EP atera zituen bere kontura, bakoitza 500 alekoa: 2007an “All Lies”,[16] eta 2008an “Lullaby Death Jams”.[17] Geroago, konpilazio gisa plazaratu ziren “No Singles” izenarekin.

Japandroids taldeak 2008ko udan grabatu zuen lehen album luzea, Post-Nothing, hurrengo urtean kaleratzeko asmoarekin. Hala ere, 2008ko udazkenerako, King eta Prowse sinetsita zeuden taldea ez zihoala inora, eta erabaki zuten banda utziko zutela urte haren amaieran. Halaber, erabaki zuten taldearen azken zuzeneko emanaldiak[1] izango zirela Montrealen (Pop Montreal) eta New Yorken (CMJ Music Marathon). Beraz, 2009an kaleratuko zuten albuma, baina berau sustatu barik. 2008ko abenduan, King saiatzen ari zen beste banda bat antolatzen.[1]

Post-Nothing (2009–2010)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko urtarrilean, Japandroids taldeak kontratua sinatu zuen Unfamiliar Records zigilu kanadar independentearekin, berau irrikitan baitzegoen albuma argitaratzeko, bikoak aurrera segitzeko zituen erreparoak gorabehera.[1] Hori ikusita, Japandroids taldeak erabaki zuen aurrera segitzea, behin behinean, eta berriro hasi zen zuzeneko emanaldiak egiten.[1] 2009ko martxoan, Pitchfork Media webguneak ‘abesti berri onentzat’[18] jo zuen "Young Hearts Spark Fire" abestia, eta horrek hedatu egin zuen taldearen oihartzuna Kanadatik kanpo.[14] Post-Nothing albuma 2009ko apirilean kaleratu zen Kanadan, binilon bakarrik. Pitchfork webguneak goratu egin zuen albuma, eta izendatu zuen ‘Musika berri onena’.[19] Geroago, 2009ko ekainean, Japandroids taldeak sinatu zuen Polyvinyl Record konpainiarekin.[20]

Post-Nothing plazaratu zen mundu zabalean 2009ko abuztuan, eta berehala jaso zuen kritikarien laudorioa, bereziki Kanadan, Non Exclaim! aldizkariak izendatu zuen 2009ko bigarren albumik onena.[21] Nazioartean ere oso harrena ona izan zuen, eta zenbait aldizkarik urte bukaerako onenen zerrendetan sailkatu zuten, tartean Pitchfork Media (#15),[22] Spin (#16),[23] NME (#39),[24] The A.V. Club (#25),[25] Pop Matters (#35),[26] Stereogum (#21) eta Billboard Heatseekers (#22).[27]

Japandroids batetik bestera mugitu zen albuma promozionatzeko, eta bere zuzeneko emanaldiek goraipamen ugari jaso zuten, zerien indarragatik.[5] Post-Nothing Tourra 20 herrialdetara iritsi zen, 200 emanaldirekin.[7]

Hasieran bikoak nahi izan zuen abesti gehiago sartu albumean, baina ez zuten horrelakorik egin, diru faltagatik.[28] Geroago, 2010ean, abesti horietako zenbait 7 singletan kaleratu ziren, edizio mugatuetan. Tartean zeuden “Art Czars”, “Younger Us”, eta “Heavenward Grand Prix”. Urte berean, Japandroidsek berriro kaleratu zuen hasierako EP haien konpilazioa, No Singles izenarekin. Bikoaren hitzetan, konpilazio hori atera zen jarraitzaileen eskaria asetzeko, garai hartan ez ziren-eta gai beste album bat egiteko, zuzeneko emanaldiak tarteko.[28]

Celebration Rock (2011–2013)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011 ia osoa taldeak igaro zuen zuzeneko emanaldirik eman barik, eta material berria sortzen. Hala ere, iragarri zuen abuztu-irailetan Ipar Ameriketan zehar joko zutela, leku txiki eta gozoagoetan joz, material sortu berria probatzeko, bigarren albumean sartu aurretik.[29] Emanaldi horietako batzuetan, bandak estreinatu zituen zenbait abesti, tartean “Fire's Highway,” “Adrenaline Nightshift” eta “Evil's Sway”.[30] 2012ko martxoaren 26an Japandroids taldeak iragarri zuen bere bigarren albuma, Celebration Rock, kaleratuko zela urte bereko ekainaren 5ean,[31] Polyvinyl Record konpainiarekin, eta aurretik single bat aterako zuela, “The House That Heaven Built” abestiarekin.[32]

Uda hartan, bideo bat kaleratu zen “The House That Heaven Built” abestiarentzat propio egina.[33] Hori izan da Japandroids taldearen lehen bideoa, eta oraingoz bakarra. Jim Lasronek zuzendu zuen, zuri-beltzean, Pitchfork.tv-k ekoitzita. Bideoak erakusten zuen astebete Japandroids taldearen bizitzan, eta horretarako erabili ziren taldeak 2012ko udaberrian egindako jiraren zenbait kontzertutako irudiak, hala nola, Toronto, Montreal, Boston, New York, Brooklyn, eta Washington D.C.[34]

Celebration Rock diskoak oso kritika onak jaso zituen, kritikarien iritziz, bertan oso ondo uztartzen baitziren rock klasikoa eta punk rockaren eraginak. Halaber, diskoak atentzioa eman zuen King abeslariaren anbizio liriko aurkitu berriagatik. Kanadan bereziki, albumak oso harrera ona izan zuen. The Globe and Mail egunkariak izendatu zuen 2012ko albumik onena. Bide beretik, diskoak zenbait izendapen jaso zituen, musika sarietan.

Nazioartean ere, diskoak sekulako harrera izan zuen. Pitchfork webguneak izendatu zuen ‘Musika Berri Onena’, Spin aldizkariak eman zion 9 puntu hamarretik, eta izendatu zuen Japandroids 2012 urteko banda. Rolling Stone aldizkariak, berriz, 4 puntu eman zizkion, bostetik, eta geroago sartu zuen albuma “Inoizko 10 udako album bikainak” zerrendan. Orobat, albuma agertu zen urte amaierako zenbait zerrendatan, tartean MTV (#1), The A.V. Club (#2), USA Today (#2), Spin (#3), Village Voice (#4), Pitchfork Media (#5), Rolling Stone (#8). Japandroids taldeak sekulako jira luzea egin zuen Celebration Rock bultzatzeko. 200 emanaldi baino gehiago eman zituen, 40 herrialde baino gehiagotan, 2012ko martxo eta 2013ko azaro artean.

2013ko otsailaren 27an, Vancouverko Canucks izotz gaineko hockey taldeak aldi baterako izendatu zuen “The House That Heaven Built” abestia taldearen aurkezpenak egiteko ereserkitzat.[35]

Celebration Rock tourraren bukaeran, taldeak agur-mezu bat irakurri zuen, eta hiru urtez, ez du ekitaldi publikorik egin.

Itzulera eta Near to the Wild Heart of Life (2016–gaur arte)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko abuztuan, publiko egin zen taldea itzuli egingo zela, zenbait kontzertu emateko Kanadan, AEBetan, Ingalaterran, Mexikon eta Australian.[36] Urriaren 31an, taldeak iragarri zuen 2017ko urtarrilaren 27an disko berria aterako zuela,[37] “Near to the Wild Heart of Life”, hau beste diskoetxe batekin: ANTI-

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Albumaren xehetasunak Iradokizunak
2009 Post-Nothing
  • Estudioko estraineko albuma
  • Binilo zuria (180gm) 1.000 alera mugatua.
2010 No Singles
2012 Celebration Rock
  • Diskoetxea: Polyvinyl Record Co.
  • Plazaratu: 2012ko maiatzaren 29a (Kanada), 2012ko ekainaren 5a (nazioartea)
  • Formatuak: CD, LP, CS, digitala
  • Estudioko bigarren albuma.
  • Binilo gorria (180gm) 1.000 alera mugatua.
  • Kasetea 500 alera mugatua.
2017 Near to the Wild Heart of Life
  • Diskoetxea: ANTI-
  • Plazaratu: 2017ko urtarrilaaren 27a
  • Formatuak: CD, LP, CS, digitala
  • Estudioko hirugarren albuma.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j Lindsay, Cam "No Fun City Rockers", Exclaim!, 2009ko maiatza sartze-data:2010-11-10.
  2. Metacritic "Japandroids - Celebration Rock", Metacritic, accessed January 22, 2014.
  3. Sheffield, Rob "The 10 Coolest Summer Albums of All Time", Rolling Stone, July 18, 2012 accessed January 22, 2014.
  4. Harvilla, Rob "Band of the Year: Japandroids", Spin, December 3, 2012 accessed January 22, 2014.
  5. a b Caramanica, Jon "Kinetic, Exuberant and Loud on the Topic of Romance", The New York Times, July 12, 2009 accessed November 10, 2010.
  6. Chick, Stevie "Japandroids: Live at Heaven (London, UK)", The Guardian, October 29, 2012 accessed January 22, 2014.
  7. a b "Bandsintown – Tour History 2009–2013 (Japandroids)"
  8. Coscarelli, Joe [https://www.nytimes.com/2017/01/27/arts/music/japandroids-near-wild-heart-life-interview.htmlJapandroids: Shriek-Along Punk. Literary Lyrics.
  9. Hermes, Will "Japandroids: One Part Classic Rock, One Part Punk", NPR, June 6, 2012 accessed January 22, 2014.
  10. Devlin, Mike "Why Japandroids should win the Polaris Prize", CBC Music, July 30, 2012 accessed January 22, 2014.
  11. Rubin, Mike "Loud Enough to Be Heard in Another Country", The New York Times, June 15, 2012 accessed January 22, 2014.
  12. Cohen, Ian "Reviews - Japandroids, Celebration Rock", Pitchfork Media, May 29, 2012 accessed June 7, 2012.
  13. Gormely, Ian "Review: Japandroids - Celebration Rock", Exclaim!, May 29, 2012 accessed January 22, 2014.
  14. a b c d Usinger, Mike "Vancouver's Own Japandroids Make Good", The Georgia Straight, May 14, 2009 accessed November 10, 2010.
  15. Berman, Stuart "Interview: Japandroids", Eye Weekly, March 9, 2009 accessed November 10, 2010.
  16. Worth, Liz "EP Review: All Lies", Exclaim!, December 2007 accessed November 10, 2010.
  17. Worth, Liz "EP Review: Lullaby Death Jams", Exclaim!, May 2008 accessed November 10, 2010.
  18. Hogan, Marc "Single Review: Young Hearts Spark Fire", Pitchfork Media, March 4, 2009 accessed November 10, 2010.
  19. Cohen, Ian "Album Review: Post-Nothing", Pitchfork Media, April 27, 2009, accessed November 10, 2010.
  20. Polyvinyl Record Co. "Japandroids Join Polyvinyl Family", Polyvinyl Record Co., June 5, 2009 accessed November 10, 2010.
  21. Gormely, Ian "Pop Rocks: Year In Review 2009", Exclaim!, December 2009 accessed November 10, 2010.
  22. Hogan, Marc "Staff Lists: Top 50 Albums of 2009", Pitchfork Media, December 17, 2009 accessed November 10, 2010.
  23. Marchese, David "The 40 Best Albums of 2009", Spin, December 7, 2009 accessed November 10, 2010.
  24. Edwards, Tom "The 50 Best Albums of 2009", NME, December 9, 2009 accessed November 10, 2010.
  25. Ryan, Kyle "The Top 25 Albums of 2009", The A.V. Club, December 9, 2009 accessed November 10, 2010.
  26. Fortune, Drew "The Best 60 Albums of 2009", Pop Matters, December 18, 2009 accessed November 10, 2010.
  27. Billboard [[[:Txantiloi:BillboardURLbyName]] "Billboard Heatseekers Chart History"], Billboard, August 22, 2009 accessed November 10, 2010.
  28. a b Tedder, Michael "Q&A: Japandroids' Brian King", The Village Voice, October 26, 2010 accessed November 10, 2010.
  29. Polyvinyl Record Co. "Japandroids Announce North American Tour", Polyvinyl Record Co., June 7, 2011 accessed November 22, 2011.
  30. Adams, Gregory "Revved-up Japandroids return to action in Vancouver", The Georgia Straight, August 29, 2011 accessed November 22, 2011.
  31. Dombal, Ryan "Japandroids Talk New Album", Pitchfork Media, March 9, 2012 accessed March 31, 2012.
  32. Fitzmaurice, Larry "Japandroids Share New Song, Tour Dates", Pitchfork Media, March 26, 2012 accessed March 31, 2012.
  33. Minsker, Evan "Video: Japandroids: "The House That Heaven Built"", Pitchfork Media, August 13, 2012 accessed January 22, 2014.
  34. Minsker, Evan "Japandroids Offer Commentary on Their "House That Heaven Built" Music Video", Pitchfork Media, December 13, 2012 accessed January 22, 2014.
  35. Pelly, Jenn Japandroids' "The House That Heaven Built" is now Vancouver Canucks' entrance song, Pitchfork Media, February 27, 2013 accessed February 28, 2013.
  36. .
  37. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]