Victoria uhartea
- Artikulu hau Artikoko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Victoria (argipena)».
Victoria uhartea / Kitlineq | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | Victoria Island / Kitlineq |
Geografia | |
Kokapena | Ipar Amerikako Artikoa |
Uhartedia | Uhartedi Artikoa |
Azalera | 217291 km2 (munduko 8.a) |
Punturik garaiena | Izenik gabea, Shaler mendiak |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldeak | ![]() ![]() |
Hiri populatuena | Cambridge Bay (Iqaluktuuttiaq) |
Hiri populatuenaren biztanleria | 1477 |
Gizartea | |
Biztanleria | 1875 (2006) |
Dentsitatea | 0,006 hab/km2 |
Talde etnikoak | Inuit |
Victoria uhartea edo Kitlineq[1] (bigarren hau jatorrizko izena) (inuktituteraz Kitlineq, ingelesez Victoria Island) Ipar Amerikako Ozeano Artikoan dagoen uharte bat da. Uhartedi Artikoan dago eta munduko zortzigarren uharterik handiena da.
Administratiboki Kanadaren zati, estatu honetako bigarren uharterik handiena da ta bi lurraldetan banatuta dago: Nunavut (Qitirmiut edo Kitikmeot eskualdean dago) eta Ipar-mendebaldeko lurraldeak (Inuuvik edo Inuvik eskualdean). Inuit herriaren lurrak dira.
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iparraldean Melville Bizkondearen itsasarteak Uqsuriak edo Melville uhartetik banatzen du.
- Ipar-ekialdean M'Clintock kanala (inuktituteraz Tunungata Tagiunga) zeharkatuta Galesko Printzearen uhartea uhartea topatzen da eta hego-ekialdean Victoria itsasartearen beste aldean William erregearen uhartea.
- Mendebaldean Amundsenen golkoa eta Banks uhartea daude.
- Hegoaldean itsasarte eta golko sorta batek bereizten du uhartea kontinentetik. Hauek Ipar-mendebaldeko pasabidearen zati dira[2].
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

217.291 km2-ko azalera izanik munduko handienen artean dago. Penintsula batzuek osatutakoa da: Storkerson, Albert Printzea, Diamond Jenness, Wollaston penintsulak eta txikiago batzuk topatzen ditugu.
Punturik garaiena 655 metrokoa da, izenik gabea. Shaler mendietan dago, iparraldean. Hainbeste laku daude, haien artean handiena hego-ekialdean dagoen Tahiryuaq edo Ferguson lakua da, 562 km2[3].
Ingelesezko izena Viktoria I.a Erresuma Batukoagatik dauka; aipatu erregin hau Kanadako estatu-burua izan zen 1867tik 1910era. Beste geografia-erreferentzia batzuek izen berbera eramateak konfusiorako aukera ematen du; inportanteena Victoria hiria da, Britainiar Kolunbiako hiriburua dena.
Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere populazioa ia erabat hutsala da daukan azalerarako: 2006an 1875 zeuden (1477 Nunavuten, 398 Ipar-mendebaldeko lurraldeetan). Bi gune nagusi besterik ez daude:
- Cambridge Bay (inuktituteraz Iqaluktuuttiaq deitzen dena) Nunavuti dagokion aldean. Bertan bizi dira uharteko biztanle gehienak.
- Ulukhaktok edo Ulukhaqtuuq (ingelesez Holman zeritzona[4]) Ipar-mendebaldeko lurraldeetan.
Biztanle gehienak inuitak dira. Inuktituteraren inuinnaqtun dialektoa da erabiltzen dena[5]. Imgelesez Copper Inuit esaten zaie uharteko biztanleen azpitaldeari, baina beraiek ez dute Inuit terminoaz aparte beste etnonimo propiorik. Copper delako izen hori, hegoalderago Coppermine ibaian eta Coronation Golkoan kobrea ustiatzen zutelako datorkie. Banks uharteko inuitak ere talde berekoak direla esan daiteke. Beste inuit talde batzuek s Kitlinermiut deitzen omen zieten Victoria uhartekoei, Kitlineq baita uhartearen berezko izena[6].
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Cambridge Bay airetik ikusia.
-
Kakivak deritzon lantzarekin arrantzan zubi batetik, Cambridge Bayko hilerriaren ondoan.
-
Ulukhaktok-eko komunitate etxe publikoa.
-
Ulukhaktok-eko aireportua.
-
Bi nerabe inuit Victoria uharteko hegoaldean jolasean, 1915.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Kanadako gobernuak bere barneko urak direla irizten dio baina beste estatu batzuek diote nazioarteko urak direla.
- ↑ Tahiryuaq lakua Atlas of Canada delakoan.
- ↑ 2006an ofizialki ere izena aldatu zitzaion.
- ↑ Dialekto mapa.
- ↑ M. Martin, Marlene. (2008-05-14). «Society-COPPER-ESKIMO / Culture summary» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kitlineqeko mapa Atlas of Canadan.