Jasper Cillessen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jasper Cillessen
Save the Dream at the Match of Champions (31791512761) (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoaJacobus Antonius Peter Johannes Cillessen
JaiotzaNimega1989ko apirilaren 22a (32 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Netherlands national under-21 football team2010 / 2010
Flag of None.svg NEC Nimega2010 / 2011340
600px vertical White HEX-C7021D middle.svg Amsterdamgo Ajax2011 / 2016
Flag of None.svg Herbehereetako futbol selekzio nazionala2013 /
Flag of None.svg Herbehereetako futbol selekzio nazionala2013 / 500
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2016ko abuztuaren 25a / 2019ko ekainaren 25a50
Bianco con Pipistrello Nero e colori catalani.svg Valencia Club de Fútbol2019ko ekainaren 26a /
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Kirol zenbakia13
Pisua82 kilogramo
Altuera187 zentimetro
Jasotako sariak

FIFA: 358738 UEFA: 250004462 Edit the value on Wikidata

Jacobus Antonious Peter Cillessen (Nijmegen, Herbehereak, 1989ko apirilaren 22a) holandar futbol jokalaria da, atezain gisa Valentzian jokatzen duena. 2019ko ekainaren 26ean fitxatu zuen talde honek 35 milioi eurorengatik, Neto Barçara saltzearekin batera. Aurretik, hiru denboraldi Bartzelonan egon zen, Ter Stegenen itzalpean. Herbehereetako selekzio nazionalean ere jokatzen du, eta honekin titularra da. 2014ko Brasilgo mundiala ere jokatu zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidea NEC-eko harrobian hasi zen, bere hiriko futbol taldea baitzen. 2001etik 2010era kategoria ezberdinak eskalatzen joan zen 2010ean lehen taldera iritsi zen arte. NEC Nimegan urte bat egon zen, 2011rarte, eta orduan Amsterdamgo Ajaxek fitxatu zuen. Urte horretan erabat titularra izan zen, 34 partidu jokatu baitzituen. Ajaxek bere taldera ekarri zuenean, 3 milioi ordaindu zituen, eta Jasper Amsterdamen egon zen beste 5 urte, 101 partidu jokatuz. Bere maila izugarria erakutsi zuenez, Bartzelona iritsi zen, eta 13 milioi eurorengatik atezaina fitxatu zuen, nahiz eta bertan egon zen 3 urteetan ez zuen gehiegi jokatu. Errege kopan partidu gehienak jokatu zituen, eta baita 2 kopa bera titular izanda irabazi ere, baina Ligan 3 denboralditan 5 partidu besterik ez zituen jokatu. Txapeldunen Ligan berriz, ez zuen partidu bat besterik jokatu, Marc-André ter Stegen munduko atezain onenetarikoa baitzen Jan Oblakekin batera. 2019ko udan, Bartzelonak eta Valentziak elkar-truke bat egin zuten, eta Valentziak Netoz gain 5 milioi euro ordaindu zizkion Barçari Jasper Cillessenengatik.

Kluba Urtea Partida(k) Gol(ak)
NEC 2010 - 2011 34 0
Ajax 2011 - 2016 101 0
Bartzelona 2016 - 2019 5 0
Valentzia 2019 - 0 0