Jean-Baptiste Ernest Lacombe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean-Baptiste Ernest Lacombe
Ernest Lacombe.jpg
Bizitza
Jaiotza Biarritz1854ko urriaren 19a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Bouliac1922ko irailaren 30a (67 urte)
Hezkuntza
Heziketa Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Santa Eugenia eliza, Biarritz

Jean-Baptiste Ernest Lacombe (1854ko urriaren 19 Biarritz-1922ko irailaren 30 Bouliac, Bordele aldea, Okzitania) arkitekto lapurtarra da.

Bere gurasoak Jean-Antoine Prosper Lacombe, berau ere arkitektoa eta Clémence Salles ziren. Arte Ederretako Eskolan 1884an diplomatua. Monumentu historikoetan aditua zen arkitektoa, 1901ean Akademiako ofiziala izendatu zuten.

Bere Bouliaceko Lavergne (okzitanieraz Lavèrnha) gazteluan hil zen 1922an.

Obra nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biarritzen:

  • Santa Eugenia eliza.
  • Lacombe Arkupeak (1910).
  • "Villa Bidartea".

Arrangoitzen:

  • "Bosquet" gaztelua (1905).

Okzitanian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bordelen Charles Durand hiriko arkitektuarekin hainbeste lanetan kolaboratu zuen:

  • Udal Liburutegia (egun Akitania eskualdeko kontuhartzailetzaren egoitza).
  • Merkataritza-Ganbera.
  • Zuzenbide Fakultatea.
  • Umezurtz-etxe zibilak.
  • Bordeleko Antzoki Handia.
  • Medikuntza Fakultateko obretako inspektore orokorra ere izan zen.

Orthezen:

  • Préville gaztelua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Frantsesez) Lacombe Leniauden XIX. mendeko arkitektoen katalogoan.