Jean-Bédel Bokassa
Itxura
Jean-Bédel Bokassa (Bobangui, Afrika Erdiko Errepublika, 1921eko otsailaren 22a - Bangui, 1996ko azaroaren 3a) Erdialdeko Afrikako Errepublikako politikari eta mariskala izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantses armadako kapitaina zen, eta Erdialdeko Afrikako armada antolatu zuen 1961. urtetik aurrera. 1966. urtean errepublikako lehendakari izendatu zuen bere burua, mariskal 1974an eta enperadore 1976an. Gobernu autoritarioa ezarririk, sekulako torturak eta sarraskiak egin zituen. Antropofagian aritu zela uste da, harrapatu zutenean giza-haragia omen zena baitzuen bere hozkailuan gordeta. 1979. urtean David Dackok agintetik bota zuen, eta berak hartu zuen errepublikako lehendakaritza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Bédel Bokassa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.