Jean Delannoy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Delannoy

Bizitza
JaiotzaNoisy-le-Sec1908ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaGuainville2008ko ekainaren 18a (100 urte)
Hobiratze lekuaQ43854145 Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, film-muntatzailea, zinema aktorea eta errealizadorea
Lantokia(k)Frantzia
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) Itzuli

IMDB: nm0216381 Allocine: 6727 Allmovie: p87393 TCM: 863364
Find a Grave: 27697253 Edit the value on Wikidata

Jean Delannoy (Noisy-le-Sec, 1908ko urtarrilaren 12a - Guainville, 2008ko ekainaren 18a) frantses zinemagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezle izan zen zinema mutuan, muntatzaile zinema ahostuna hasieran, eta 1932an kameraren atzealdera igaro zen film labur bat egiteko, Franches Lippées. Handik hirurogeita hiru urtera, Marokon, Marie de Nazareth (1995) lana egin zuen.

Gerra aurretik, Macao, l'enfer du jeu (1939, Macao jokoaren infernua) lanak teknikari trebea eta antzezle-zuzendari izugarria zela erakutsi zuen. Okupazioan, sekulako arrakasta lortu zuen Pontcarral, colonel d'Empire (1942, Pontcarral, Inperioaren koronela) lanarekin. L'Éternel Retour (1943, Betiereko itzulera) lanean, Tristan eta Iseoren mitoaren bertsio modernoa egiten du.

Ondoren arrakasta handiko lanak egin zituen, eta horietako askok hainbat sari irabazi zituzten. Aipagarriak dira La Symphonie pastorale (1946, Sinfonia pastorala), Dieu a besoin des hommes (1950, Jainkoa gizakien beharretara), Le Garçon sauvage (1951, Mutiko basatia), Chiens perdus sans collier (1955, Lepokorik gabe galdutako zakurrak), Marie-Antoinette (1956), Notre-Dame de Paris (1956, Parisko Notre-Dame), La Princesse de Clèves (1961, Clèveseko printzesa), Les Amitiés particulières (1964, Adiskidetasun partikularrak).

Jean Anouilh, Jean Cocteau, Jacques Prévert eta Jean-Paul Sartrerekin lan egin zuen eta Michèle Morgan, Jean Marais, Pierre Fresnay, Pierre Blanchar eta Jean Gabinen mailako artistak zuzendu zituen. 1985ean ohorezko César Saria eman zioten.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Delannoy Aldatu lotura Wikidatan