Jeri Ryan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jeri Ryan
Jeri Ryan (48460260497).jpg
Bizitza
Izen osoa Jeri Lynn Zimmermann Ryan
Jaiotza Munich1968ko otsailaren 22a (52 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Mendebaldeko Alemania
Familia
Ezkontidea(k) Jack Ryan  (1991ko ekainaren 15a -  1999)
Hezkuntza
Heziketa Northwestern Unibertsitatea Arte Ederren gradu : antzerki
Lone Oak High School (en) Itzuli
Northwestern University School of Communication (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak telebista-aktorea, zinema aktorea eta jatetxe-jabea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0005394
Jeri Ryan, 2012an.

Jeri Lynn Ryan (jaiotzez Jeri Lynn Zimmermann, Munich, 1968ko otsailaren 22a)[1] Alemanian jaiotako aktore estatubatuarra da. Star Trek: Voyager telesailean Bederatzitik zazpi ziborgaren rola betetzeagatik da ezaguna, baina telesail askotan hartu du parte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa eta gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jeriren aita Estatu Batuetako armadako sargentua zen eta Munichen zuen destinoa Jeri jaio zenean. Ama berriz gizarte laguntzailea zuen[2]. Aitaren destino aldaketek markatu zuten Jeriren haurtzaroa eta Kansas, Maryland, Hawaii, Georgia eta Texasko base militarretan bizi izan zen. Jerik 11 urte zituela erretiratu zen aita eta ordutik aurrera Paducah (Kentucky) hirian bizi izan zen[3]. 1990 urtean Ipar-mendebaldeko Unibertsitatean graduatu zen Antzerki graduan[4]. 1989an Miss Illinois aukeratua izan zen[4].

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatea amaitu berritan Los Angelesera joan zen aktore ibilbidean sakontzera. Berehala hasi zen telesailetan gonbidatu gisa parte hartzen, Murder, She Wrote eta Melrose Place telesailetan esate baterako, eta 1997an Dark Skies seriean zortzi ataletan agertu zen.

1997an bertan Star Trek: Voyager telesailean parte hartzeko aukeratua izan zen. Enterpriseko tripulazioak askaturiko Bederatzitik zazpi ziborgaren rola bete zuen eta aurreneko denboraldian telesailaren arrakasta %60 igo zen[3]. Hainbat sari ere jaso zituen pertsonai honen harira, Golden Satellite Award (1999) eta Saturn Award (2001). Ordutik aurrera hainbat aldiz interpretatu du pertsonaia bera Star Trek sagaren beste telesail batzuetan eta bideo-jokoetan.

Hurrengo urteetan telesail ugaritako protagonista izan zen, Boston Public (2001-2004), Shark (2006-2008)[5], Leverage (2009-2011)[6], Body of Proof (2011-2013)[7], Bosch (2016-2019)...

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990an Jack Ryan bankari eta politikari errepublikarra ezagutu zuen eta 1991eko ekainaren 15ean ezkondu ziren. Orduan hartu zuen Ryan abizena. 1994an Alex semea jaio zen eta Los Angeles eta Chicago artean bizi izan ziren 1999an bikotea dibortziatu zen arte[8]. Urte batzuk beranduago Star Treken ekoizlea zen Branmon Bragarekin hasi zuen harremana[9].

2003an Jack Ryanek semearen kustodia eskatu zuen eta Jerik senar ohia salatu zuen esanez New York, New Orleans eta Parisko sex clubetan aritzera behartu nahi izan zuela[10]. Salaketa honek kalte handia egin zion ibilbide politikoan eta Illinoiserako estatu hauteskundetan Barack Obamak lortu zuen garaipena[11].

Jeri Ryanek sarritan esan du gourmet sukaldaritza oso gustoko duela. 2003an Christophe Émé txef frantsesa ezagutu zuen eta 2007ko ekainaren 16an Loira ibarrean ezkondu ziren[12]. 2008an alaba izan zuten[13].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1999 Men Cry Bullets Lydia
2000 The Last Man Sarah
2000 Disney's The Kid Larry King guest
2000 Dracula 2000 Valerie Sharpe
2003 Down with Love Gwendolyn
2010 Mortal Kombat: Rebirth Sonya Blade laburmetraia
2019 Devil's Revenge Susan

Telefilmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
1991 Nightmare in Columbia County Dawn Elizabeth Smith
1992 Flash III: Deadly Nightshade Felicia Kane
1992 Just Deserts Nicole
1993 In the Line of Duty: Ambush in Waco Rebecca
1996 Pier 66 Beth Saunders
2005 The Commuters Anne
2010 Dead Lines Sophie Fyne
2010 Secrets in the Walls Rachel Easton
2016 Against the Wild: Survive the Serengeti Jennifer Croft

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1991 Who's the Boss? Pam atal bakarra
1991 The Flash Felicia Kane atal bakarra
1991 Top of the Heap Tyler atal bakarra
1991 Nurses Lisa atal bakarra
1991 Reasonable Doubts Rachel Beckwith atal bakarra
1993 The Jackie Thomas Show Pauline Yardley atal bakarra
1993 Matlock: The Fatal Seduction Carrie Locke 2 atal
1994 Time Trax Lauren Sanders atal bakarra
1995 Murder, She Wrote Maura atal bakarra
1995 Charlie Grace Claire atal bakarra
1996 The Client Jennifer atal bakarra
1996 Melrose Place Valerie Madison 2 atal
1996 Diagnosis: Murder Melissa Farnes atal bakarra
1997 Dark Skies Juliet Stewart 8 atal
1997–2001 Star Trek: Voyager Bederatzitik zazpi ziborga 102 atal
1999 The Sentinel Alexis Barnes 2 atal
1999 Dilbert Bederatzitik zazpi iratzargailua atal bakarra, ahotsa
2001–2004 Boston Public Ronnie Cooke 59 atal
2004–2011 Two and a Half Men Sherri 3 atal
2005 The O.C. Charlotte Morgan 7 atal
2006 Boston Legal Courtney Reese 2 atal
2006–2009 Iron Chef America Herself 2 atal
2006–2008 Shark Jessica Devlin 34 atal
2009 Law & Order: Special Victims Unit Patrice Larue 3 atal
2009–2011 Leverage Tara Cole 8 atal
2010 Psych Dr. Kim Phoenix 2 atal
2011 Law & Order: Criminal Intent Naomi Halloran atal bakarra
2011 Mortal Kombat: Legacy Sonya Blade 2 atal
2011–2012 Warehouse 13 Major Amanda Lattimer 2 atal
2011–2013 Body of Proof Kate Murphy 42 atal
2014–2017 Major Crimes Linda Rothman 2 atal
2014 Helix Constance Sutton 2 atal
2015 NCIS Rebecca Chase atal bakarra
2015 Arrow Jessica Danforth atal bakarra
2016–2019 Bosch Veronica Allen 12 atal
2020 Star Trek: Picard Bederatzitik zazpi ziborga 5 atal
2020 The Ready Room Bere burua 2 atal
2020 MacGyver Gwendolyn Hayes ohiko aktorea

Bideo-jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2001 Star Trek: Voyager Elite Force Bederatzitik zazpi ahotsa
2014,2020 Star Trek Online Bederatzitik zazpi ahotsa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Jeri Ryan | TV Guide» TVGuide.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  2. «Jeri Ryan Biography (1968-)» www.filmreference.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  3. a b (Ingelesez) Hanania, Joseph. (1999-02-07). «SIGNOFF; Intergalactic Generation Gap» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  4. a b (Ingelesez) «Jeri Ryan News | Quotes | Wiki - UPI.com» UPI . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  5. (Ingelesez) Stanley, Alessandra. (2006-09-21). «When a Legal Superstar Changes Sides» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  6. (Ingelesez) «Jeri Ryan gains "Leverage" at TNT» Reuters 2009-06-26 . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  7. (Ingelesez) Stelter, Brian. (2011-03-18). «Among the Dead, a Character Finds Life» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  8. (Ingelesez) «Court sets release of Ryan's divorce file» Los Angeles Times 2004-06-18 . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  9. (Ingelesez) «girl on guy 100: jeri ryan» Girl On Guy . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  10. (Ingelesez) «Ryan file a bombshell» Los Angeles Times 2004-06-22 . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  11. (Ingelesez) «A Refresher on Obama's Senate Race» www.cbsnews.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  12. (Ingelesez) «Actress Jeri Ryan Marries French Chef» PEOPLE.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  13. (Ingelesez) «Jeri Ryan Welcomes a Baby Girl» PEOPLE.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]