Jesus Gaztañaga
Itxura
Jesus Gaztañaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Asteasu, 1932ko abenduaren 2a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1992 (59/60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jesus Gaztañaga Garmendia —izengoitiz Ertziñape edota Aizarna-zale— (Asteasu, Gipuzkoa, 1932ko abenduaren 2a - Tolosa, Gipuzkoa, 1992) euskal idazlea izan zen. Gasteizko eta Donostiako apaizgaitegietan egin zituen apaiz-ikasketak. Euzko Gogoa, Jakin, Zeruko Argia, Goiz Argi, Laiaketan eta Olerti aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak 1956. urteaz geroztik. Jainkoaren erria eta Eliz Misterioa idatzi zuen P. Zabaletarekin batera. Gaztañagarena eta Nemesio Etxanizena da Aladino eta Munchausen-go jaunaren egintzak liburuen euskal bertsioa. Kardaberaz taldekoa eta Euskerazaintza elkartekoa izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.