Joe Cassano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joe Cassano

Bizitza
JaiotzaBolonia1973ko azaroaren 25a
Herrialdea Italia
HeriotzaBolonia1999ko apirilaren 3a (25 urte)
Hobiratze lekuaCertosa di Bologna (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakraperoa
Izengoitia(k)Joe Cassano
Genero artistikoahip hop musika
Musika instrumentuaahotsa

MySpace: joecassano Musicbrainz: c71336d0-fe7c-4192-ae44-8fd665f5cc1d Discogs: 1259776 Allmusic: mn0002315994 Edit the value on Wikidata

Giovanni "Joe" Cassano (Bolonia, 1973ko azaroaren 25a – ib., 1999ko apirilaren 3a) Italiako rap kantari bat izan zen.

Argitaratutako lan gutxi izan arren , laurogeita hamarreko hamarkadako hip hop italiarraren artista adierazgarrienetako bat da. [1] [2] [3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri italiar-amerikarrekoa (aita New Yorken hazi zen, Brooklyn-eko Flatbush auzoan), Cassano Bolognan jaio zen 1973an. Batxilergoa amaitu ondoren, psikologia ikasten hasi zen eta karate eta kickboxing bezalako borroka-arteetan aritu zen. Nerabezaroan bere bizitzako zenbait aldi New Yorken bizi izan zituen.[2]

Hip hop kulturaren zalea, bere lehen urratsak hasi zituen Italiako underground rap mugimenduan: Zona Dopa ( Pescara ) edo Mic Check ( Bologna ) bezalako jam session-etan parte hartu zuen. [2]1997an kolaborazio bat hasi zuen Bolognia bertako Inoki rap abeslariarekin eta baita hiri berdineko Porzione Massiccia Crew eta Fuckin du 'Camelz'n Effect kolektiboekin, beti ere kolektibo horien zati izatera iritsi gabe.

1998an eta 1999an 50 MCs eta Demolizione albumetan parte hartu zuen (Porzione Massiccia Crew-ren mixtape bat). 1996an Joe Cassanok Giorno e notte abestia grabatu zuen Inokirekin, Fritz da Cat beatmaker-aren Novecinquanta albumean txertatua. Urte berean Uomini di Mare taldearen Teste mobili pt. 1 abestian parte hartu zuen, Sindrome di fine millennio diskaren parte zena. [3]

Heriotza eta diskoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joe Cassano 25 urterekin hil zen bihotz geldialdia baten ondorioz. [3]Une horretan lantzen ari zen diskoa osatzea erabaki zuen bere anaia Albertok eta Protafoglio Lainz-ek ekoitzitako Dio Lodato disko bikoitza kaleratu zuen. Horretaz gain Dio lodato...per sta chance izeneko single-a argitaratu zen.

Hil ondoren, haren oroimenean omenaldi keinu ugari egon izan dira, batez ere hip hop eszenan bere garrantzia aitortzen dioten grafiti egileren eskutik, zeintzuk mural ugari egin izan dituzten bere omenez.[2] 2008an "Joe Cassano Memorial" ekitaldia antolatu zen Bolognan . [4]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1999 - Dio lodato

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1998 : 50 MCs - 50 MCs avec Inoki & DJ Lugi
  • 1999 : A nocche dure rischiando il culo (sur la compilation Missione Impossibile)
  • 1999 : Teste mobili (avec Uomini di mare & Nesly Rice & DJ Inesha & Fritz Da Cat) (sur l'album Sindrome di fine millennio)
  • 1999 : Entro il 2000 (avec Uomini di Mare & Inoki) (sur l'album Sindrome di fine millennio)
  • 1999 : Giorno e notte' (sur Novecinquanta)
  • 1999 : Teach 'em right feat. Devon Pepse & Fed Gambino (sur l'album Demolizione)
  • 1999 : Rischio il culo (sur l'album Demolizione)
  • 1999 : Metropoli di sangue (sur l'album Demolizione)
  • 2001 : Lirico alchimista avec Inoki (sur V Dan)
  • 2001 : Stile di Joe (sur V Dan)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Joe Cassano - Dio Lodato» web.archive.org 2010-02-06 (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  2. a b c d «Italian Rap | Artists -- Joe Cassano (RIP)» web.archive.org 2010-11-26 (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  3. a b c JOE CASSANO. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  4. «ONLYHIPHOP » Joe Cassano Memorial Day @ Bologna» web.archive.org 2012-10-28 (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]