Regiomontano

Wikipedia(e)tik
Johann Müller Regiomontanus» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Regiomontano

Johann Müller (Unfinden, Königsbergetik hurbil, 1436ko ekainaren 6a - Erroma, 1476ko uztailaren 6a), Regiomontano[1] izengoitiz ezaguna, alemaniar matematikaria eta astronomoa izan zen. Leipzigeko eta Vienako Unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1471. urtean burges aberats batek berarekin eraman zuen eta Nürenbergen behatoki bat eraiki zion Regiomontanori, inprenta bat eta tresneria sortzeko lantegiaz gainera. 1472. urteko kometa ikertu zuen eta horri buruzko azterlan bat idatzi zuen ondoren. Erromara dei egin zion Sixto IV.a aita santuak egutegi berria presta zezan, eta Regensburgeko (Ratisbonako) apezpiku izendatu zuen 1475ean, baina hurrengo urtean hil zen izurriak jota. Trigonometriari buruzko lan bat (De triangulis omnimodis) idatzi zuen, eta sinuaren kontzeptua erabili zuen lehen aldiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Regiomontano Aldatu lotura Wikidatan