John Henry Newman
San John Henry Newman (Londres, Ingalaterra, 1801eko otsailaren 21a - Edgbaston, Ingalaterra, 1890eko abuztuaren 11a) Ingalaterrako teologo eta idazlea izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oxforden egin zituen ikasketak. Estatuak eliza anglikanoan zuen eraginari uko egiten zion Oxford mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen. 1845ean katoliko egin zen. Dublingo Unibertsitate Katolikoko zuzendari (1851-1858) eta Rambler aldizkari katolikoko lankideetako bat izan zen. 1879an kardinal izendatu zuten.
Beatifikazioa eta kanonizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Benedikto XVI.a aita santuak beatifikazio zuen 2010eko irailaren 19an eta Frantzisko aita santuak kanonizatu zuen 2019ko urriaren 13an.
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Idazlan nagusiak: Tracts for the times (1833-1846), Loss and Gain (1848), The Idea of a University (1852), Apologia pro vita sua (1864), Prophetical Office of the Church (1837), Lectures on the Doctrine of Justification (1838), An Essay on the Development of Christian Doctrine (1845).
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Henry Newman ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.