John Reed (kazetaria)
| John Reed (kazetaria) | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Portland, 1887ko urriaren 22a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Mosku, 1920ko urriaren 17a (32 urte) |
| Hobiratze lekua | Kremlingo harresiko nekropolia |
| Heriotza modua | berezko heriotza: scrub typhus (en) |
| Familia | |
| Ama | Margaret Green Reed |
| Ezkontidea(k) | Louise Bryant |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Harvard Unibertsitatea Morristown-Beard School (en) |
| Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria, olerkaria, idazlea, gidoilaria, sindikalista, komunista eta autorea |
| Lan nabarmenak | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | ateismoa |
| Alderdi politikoa | |
John Silas Jack Reed (Portland, Oregon, Ameriketako Estatu Batuak, 1887ko urriaren 22a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1920ko urriaren 17a) kazetari iraultzailea izan zen. Gerra gaiak landu zituen batez ere. Lehen arrakasta sonatua Mexikoko Iraultzari buruz egin zuen kronika-bilduma izan zen, Pancho Villa buruzagiarena bereziki: Insurgent Mexico (1914, Mexiko Iraultzailea). Lanik aipagarriena, ordea, Errusiako Sobietar Iraultzari buruzkoa da: Ten Days That Shook the World (1919, Mundua astindu zuten hamar egunak). Alderdi Komunistako kide zen, eta boltxebikeen aldekoa. Estatu Batuetan sobietarren aldeko espioitza-lanak egitea leporatu zioten, eta Sobietar Batasunera ihes egin behar izan zuen 1918an. Tifusak jota hil zen, eta Kremlinen hilobiratu zuten beste boltxebike ospetsuekin batera.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
