Johnny Hallyday
Itxura
Johnny Hallyday, jaiotzako izen-deiturez Jean-Philippe Smet (Paris, Frantzia, 1943ko ekainaren 15a - Marnes-la-Coquette, 2017ko abenduaren 5a) abeslaria zen. 1960ko hamarkadako Frantziako rock´n roll musikaren izar nagusia izan zen. Gerora, pop estiloa bereganatu zuen. Beste abeslari edo talde batzuen bertsioak kantatu ohi zituen sarritan (Rolling Stones, Elvis Presley). Antzezle ere lan egin izan zuen, besteak beste Jean-Luc Godarden Detektibea filmean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johnny Hallyday |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.