Edukira joan

Jojo Moyes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jojo Moyes

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPauline Sara Jo Moyes
JaiotzaMaidstone1969ko abuztuaren 4a (54 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaRoyal Holloway, University of London (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, eleberrigilea, idazlea eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
jojomoyes.com
IMDB: nm4424713 Edit the value on Wikidata
Jojo Moyes idazlearen 'Me Before You' eleberria, Alisa Antonen argazkia, 2016.09.22

Pauline Sara Jo Moyes, ezagunagoa Jojo Jones izenez (Maidstone, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1969ko abuztuaren 4a) ingeles kazetari eta eleberri erromantikoen idazlea da.[1] Romantic Novelists' Association-en Urteko Eleberri Erromantikoaren Saria (Romantic Novel of the Year Award) bi aldiz irabazi duen bakarretakoa da. Bere eleberriak hamaika hizkuntzatara itzuli dira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jojo Moyesek Londresko Unibertsitateko Royal Holloway-n eta Bedford New College-n ikasi zuen.

1992an The Independent egunkariak finantzatutako beka bat irabazi zuen City University-n (Londres) graduondoko kazetaritza-ikastarora joateko.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saffron Walden, Essex, landa-etxe batean bizi da, senarrarekin, Charles Arthur kazetariarekin eta haren hiru seme-alabekin. Sheila Crowley du ordezkari Curtis Brownen.[2]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren, The Independent egunkarirako lan egin zuen hurrengo 10 urteetan (urtebete izan ezik, Hong Kongen Sunday Morning Post egunkariareako lan egin zuen eta), hainbat funtziotan, eta 1998an berrien editore laguntzailea izan zen. 2002an, egunkariko Arte eta Komunikabideetako korrespontsal jardun zuen.[3]

Idazle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an, Sheltering Rain lehen liburua argitaratu zenean, lanaldi osoko eleberrigile bihurtu zen. The Daily Telegraph-erako artikuluak idazten jarraitu zuen.[4]

Romantic Novelists' Association's Romantic Novel of the Year Award saria bi aldiz irabazi duen bakarretakoa da. 2004an irabazi zuen lehen aldiz Foreign Fruit lanarekin, eta 2011n bigarrenezThe Last Letter From Your Lover lanarekin.[5][6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sheltering Rain, AKA Return to Ireland (2002) ISBN 0060012897 . Irlandarako itzulia (2017, Penguin Random House Grupo Editorial, S. A. U. Travessera de Gràcia, 47-49. 08021 Bartzelona. 2003, Luis Murillo Fort, itzulpenagatik)
  • Foreign Fruit, AKA Windfallen (2003) ISBN 0340834145 . Olatuen etxea (Moyes, J., Alemany, S., & Debolsillo (Firm). (2017). Olatuen etxea. Bartzelona: Debolsillo)
  • The Peacock Emporium (2004) ISBN 0340752041 . Ametsen bazarra (Moyes, J., & Alemany, S. (2017). Ametsen bazarra. Bartzelona. Bols!llo. © 2005)
  • The Ship of Brides (2005) ISBN 0340830107 . Emaztegaien bidaia (Moyes, J., & Alemany, S. (2006). Emaztegaien bidaia. Bartzelona: Plaza Janés)
  • Silver Bay (2007) ISBN 0340895934
  • Night Music (2008) ISBN 0340895950 . Gaueko musika (Moyes, J., & Alemany, S. (2010). Gaueko musika. Bartzelona: Debolsillo)
  • The Last Letter from Your LoverY (2008)) ISBN 0670022802. Azken maitasun-gutuna ( Moyes, J., & Torre, J. . (2019). Azken maitasun-gutuna. S.L.: Bai
  • The Horse Dancer (2009) ISBN 0340961600
  • Me Before You seriea (Ni zure aurretik):
    1. Me Before You (2012) ISBN 0670026603 . Ni zure aurretik (Moyes, J., & Sáez, E. M. (2017). Ni zure aurretik. Bartzelona: Debolsillo)
    2. After You (2015) ISBN 0698411412 . Zure atzetik (Moyes, J., López, G. M., & Momplet, C. A. (2018). Zure atzetik. Bartzelona: Letren batura)
    3. Still Me (2018) ISBN 0399562451: . Neu izaten jarraitzen dut (Moyes, J., Carballeira, E., & Chaparro, S. (2019). Neu izaten jarraitzen dut. Bartzelona: Destino)
  • The Girl You Left Behind seriea (Atzean utzi zenuen neska):
    1. Honeymoon in Paris (2012), eleberri laburra
    2. The Girl You Left Behind (2012) ISBN 0670026611. Atzean utzi zenuen neska (Moyes, J., & Momplet, A. (2018). Atzean utzi zenuen neska. Bartzelona: Debolsillo)
  • One Plus One (2014) ISBN 1405909056 . Bat gehi bat (Moyes, J., & Grande, M. (2017). Bat gehi bat. Bartzelona: Debolsillo)
  • The Giver of Stars (2019) ISBN 0718183231 . Izarrak oparituko dizkizut (Moyes, J., Carballeira, E., & Torre, J. (2019). Izarrak oparituko dizkizut. Bartzelona: Letren batura)

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumak:

  • Paris for One and Other Stories (2016), 10 ipuinen bilduma eta eleberri labur bat: ISBN 0735221073 . Paris, istorio baterako eta bestetarako (Moyes, J., & Momplet, C. A. (2017). Paris, istorio baterako eta bestetarako. Bartzelona: Letren batura)
    "Paris for One", "Between the Tweets", "Love in the Afternoon", "A Bird in the Hand", "Crocodile Shoes", "Holdups", "Honeymoon in Paris" (eleberri laburra), "Last Year's Coat", "ThirtList"Egokitzapenak
  • Me Before You (2016), Thea Sharrockek zuzendutako filma, Ni zure aurretik eleberrian oinarritua.
  • The Last Letter from Your Lover (2021), Agustine Frizzellek zuzendutako filma, Azken maitasun gutuna eleberrian oinarritua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]