Jon Kurutz Ibargutxi
Itxura
| Jon Kurutz Ibargutxi | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Ubide, 1883ko azaroaren 23a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Ubide, 1969ko irailaren 14a (85 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | idazlea | ||
| Ezizena(k) | Gurutz eta Iturrondo | ||
Jon Kurutz Ibargutxi Agirre (Ubide, Bizkaia, 1883ko azaroaren 23a - 1969ko irailaren 14a) euskal idazlea izan zen. Gasteizen egin zen apaiz (1897-1908). Jaungoiko-Zale apaiz-elkarteko kidea izan zen. Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 1968. urtean. Erlijioari buruzko gaiak landu zituen, batez ere, bere lanetan: Edesti Deuna (1936), Aginduak (1936), Geroko bizitza (1954), Otoia (1955), Siñiskaiak (1958) eta Mezadia-Urte guztiko Mezak (1965). Jaungoiko-Zale, Ekin, Karmel eta Euskera agerkarietan idatzi zuen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Geroko bizitza (1954, Graf. Moderna)
- Eleiz Ama Deunaren Ikurtonak edo Sakramentuak (1932, Jaungoiko-Zale)
- Otoia (1955, Verdes-Atxirika)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
