José Antonio Suso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Antonio Suso
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko legebiltzarkidea

2019ko uztailaren 2a -
Barrutia: Araba
Bizitza
Jaiotza Arraia-Maeztu, 1961 (58/59 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

José Antonio Suso Pérez de Arenaza (Arraia-Maeztu, 1961-2), euskal politikari, enpresario, Eusko Alderdi Jeltzalearen legebiltzarkide eta Lezako alkate da, bai eta EAJko burukide eta Arabako Buru Batzarraren (ABB) lehendakari ere.[1][2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimiketan lizentziatua eta MBAn masterduna, Arabako Buru Batzarraren lehendakari da 2016. urtetik aurrera. Arraia-Maeztun jaioa, 1983. urtean bertako alkate izatera iritsi zen lau urtez (1987raino).[2][3] Handik aurrera, karrera politiko luzea izan du: prokuradorea Arabako Batzar Nagusietan (1988-1991), Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza-Zuzendari (1991-1995) zein Nekazaritza Ahalduna (1995-1999), Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Industrien Zuzendari (2005-2006) zein Sailburuordea (2006-2009).[1][2] 2016ko urtarrilaren 23tik aurrera, gainera, ABBaren lehendakari da,[2][3] eta, 2019. urtetik aurrera, Lezako alkate ere.[4]

1982. urtetik aurrera EAJ alderdiaren kide eta afiliatua da. Aipatutako karguez gain, barne-kargu anitz eduki ditu ere jeltzale modura: Arraia-Maeztuko Herri-Batzordearen Lehendakari, aipatutako Batzordearen ordezkari Arabako Lurralde-Batzarrean zein, 2016a baino lehen, alderdiaren Arabako Zuzendaritza-Batzordearen kide.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) EAJ-PNV. «José Antonio Suso Pérez de Arenaza: Presidente del ABB y burukide del Partido Nacionalista Vasco» EAJ PNV . Noiz kontsultatua: 2020-07-13.
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Batzar, Euzkadi Buru. «Ni Naiz» Jose Antonio Suso . Noiz kontsultatua: 2020-07-13.
  3. a b Press, Europa. (2016-01-23). «José Antonio Suso liderará el PNV de Álava con el objetivo de "consolidar" un partido "moderno y unido"» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-13.
  4. (Gaztelaniaz) «José Antonio Suso, presidente del PNV en Álava, elegido por unanimidad en Leza» El Correo 2019-06-15 . Noiz kontsultatua: 2020-07-13.