José Antonio Zarzalejos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Antonio Zarzalejos
José Antonio Zarzalejos firmando en la Feria del Libro (30 de mayo de 2010, Madrid) 02.JPG
Bizitza
Jaiotza Bilbo1954  (64/65 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Aita José Antonio Zarzalejos Altares
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak
IMDb nm2891644

José Antonio Zarzalejos Nieto (Bilbo, 1954) bizkaitar kazetaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita José Antonio Zarzalejos Altares (Bizkaiko gobernadore zibila eta Espainiako Auzitegi Goreneko fiskala) anaia Francisco Javier Zarzalejos (politikaria) eta arreba Charo Zarzalejos kazetaria ditu.

Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, Bizkaiko Foru Aldundian abokatua izan zen. La Gaceta del Norte egunkarian hasi zen lanean. 1989an El Correon sartu eta hurrengo urtean jada zuzendaria zen.

1999an ABC egunkariaren zuzendari hautatu zuten. 2004an utzi eta Vocento taldeko idazkari bilakatu zen baina berriro 2005 eta 2008 artean ABCra itzuli zen.

2009tik aurrera El Confidencialen eta zenbait eleketan dabil.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El presente discontinuo (1992)
  • Contra la secesión vasca (2005)
  • La destitución. Historia de un periodismo imposible (2010)