Edukira joan

José Camón Aznar

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Camón Aznar


Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1977ko ekainaren 30a
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia
katedradun

Bizitza
JaiotzaZaragoza1898ko urriaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1979ko maiatzaren 14a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, historialaria, arte-historialaria, politikaria, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Instituto-Escuela
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Historiaren Errege Akademia
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

José Camón Aznar (Zaragoza, Espainia, 1898ko urriaren 5a - Madril, Espainia, 1979ko maiatzaren 14a) katedraduna, historialaria, idazlea eta pentsalaria izan zen.

Zuzenbidean lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean, abokatu bezala sekula aritu ez zen arren, bere aitak hala agindu ziolako zuzenbide ikasketak amaitu ondoren, filosofia eta letren lizentziatura hasi zuen. Filosofia eta Letretan doktoretza lortu eta Literaturaren eta Arteen Teoriaren katedra lortu zuen Salamancako Unibertsitatean 1924an. Salamancan eman zituen urte horietan, Alderdi Erradikalarekin oso lotua egon zen, baita Miguel de Unamunorekin ere, arrazoi honegatik, Gerra Zibilaren ondoren, katedra galdu zuelarik. 1939tik, Artearen Historiaren eskolak eman zituen Zaragozako Unibertsitatean. 1942an, oposizio-lehiaketa bidez, Erdi Aroko Artearen Historiaren katedra lortu zuen Madrilgo Unibertsitatean, unibertsitate honetako Filosofia eta Letren fakultateko dekano eta, ondoren, ohorezko dekano izan zelarik.

San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako, Historiako Errege Akademiako eta Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako zenbakizko kidea izan zen, Zaragozako Arte Ederren Errege Akademiako ohorezko kidea eta beste horrenbeste Lisboakoarekin, San Carlos Valentziakoarekin, San Jurgi Bartzelonakoarekin eta Hispanoamerikako beste ugarirekin. Lazaro Galdiano Museoaren fundazioko zuzendaria, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko kontseilaria, Arte Kritikarien Elkarte Nazionalaren Presidentea, Pradoko Museoaren Patronatuko, Arkeologia Museo Nazionaleko, Madrilgo Arte Garaikideko Museoko eta Segoviako Alkazarreko Museoko kidea. Joan Karlos I.a Espainiakoaren ikasketak zuzendu behar zituen batzordeko kidea. Zaragozako Seme Kuttun eta Merituzkoa.

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko Revista de Ideas Estéticas izeneko aldizkaria zuzendu eta Lazaro Galdiano Museoko Goya argitalpenaren fundatzailea izan zen.

Camón Aznarrek literatura ekoizpen ugaria izan zuen. Haren lanen artean, aipagarriak dira Dios en San Pablo, El pastor Quijótiz eleberria, eta Hitler, Lutero, Ariadna, El Cid, personaje mozárabe, El ser en el espíritu eta Filosofía del Arte.

Bere Arte eta Estetika argitalpenei dagokienez, honako hauek aurki daitezke: "El arte desde su esencia", "El escultor Juan de Ancheta", "La Arquitecutra plateresca", "Domenico Greco", "Picasso y el Cubismo", "La Arquitectura y la Orfebrería en el siglo XVI", "Pintura medieval en España", "Velázquez", "La pintura española en el siglo XVI", "Miguel Ángel", "La pintura española en el siglo XVII", "Juan de Echebarría", "Berruguete", "Goya". Baita kontaezinbeste egunkari artikulu, erakusketa katalogo, lan literarioen, filosofikoen eta artistikoen hitzaurreak ere. Iruzkinak eta kritikak, espainiar artista garaikide ia guztiei, liburu aipamenak, etab...

Bere bizitza osoan zehar, lan artistiko eta literarioen bilduma garrantzitsu bat sortuz joan zen. Ondare hori guztia Aragoiko herriari eman zion. Ondare horrekin sortu zen Camón Aznar Humanitateen Institutu eta Museoa, gaur egun Ibercajaren Gizarte Ekintzak kudeatua.