José Guerrero (margolaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Guerrero (margolaria)
Bizitza
JaiotzaGranada1914ko urriaren 29a
Herrialdea Espainia
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBartzelona1991ko abenduaren 23a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)Britainia Handia
KidetzaAmerican Abstract Artists (en) Itzuli
MugimenduaEspresionismo abstraktua

José Guerrero (Granada, Espainia, 1914ko urriaren 29a - Bartzelona, Katalunia, 1991ko abenduaren 23a) pintorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arteko ikasketak egin zituen Granadako Arte eta Lanbide Eskolan lehenbizi (1931-1934), eta Madrilgo Arte Ederretako Eskolan gero (1940-1944). Ikasketak amaituta, Parisen izan zen urtebete, eta freskoaren teknika ikasi zuen bertan, figurazioa utzita, pintura abstraktua egiten hasi zenez gero, teknika hura interesatzen baitzitzaion, batez ere. 1949an Roxanne Withier estatubatuar kazetariarekin ezkondu zen, eta New Yorken jarri zen bizitzen. Han espresionismo abstraktuaren aitzindariak ezagutu zituen: Kline, Rothko, Motherwell eta Pollock.

1954an egin zuen bakarkako bere lehen erakusketa, Betti Parsons galerian, New Yorken. Arkitektoekin lan egin zuen, eta marrazki- eta pintura-eskolak eman zituen, New School for Social Researchesen, New Yorken.

Madrilen bizi izan zen 1960ko hamarraldiko azkeneko urteetan, eta bere pintura-moldeak eragin handia izan zuen 1970eko abstrakzio berriaren pintore gazteengan. Bere obrak, New Yorkeko Eskolako pintore batzuek 1950eko hamarraldian bultzatu zuten color field-painting ideiari lotua, Mediterraneoko eta Andaluziako argitasunarekin lotutako halako sentiberatasun kolorista bat islatzen du. Margoa, kolorea besterik ez zaio axola, eta oihal zati handiak betetzen ditu kolore distiratsu eta garbiez. 1959an Art in America aldizkariko New Talent saria irabazi zuen, eta Frantziako gobernuak Chevalier de l'Odre des Arts et des Lettres gisa saritu zuen. 1984an Espainiako gobernuak Espainiako Arte Ederretako urrezko domina eman zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]