José Joaquín Arin

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Joaquín Arin
Bizitza
JaiotzaVillabona-Amasa, 1875
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOiartzun1936ko urriaren 25a (60/61 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

José Joaquín Arin Oiarzabal (Billabona, 1875Oiartzun, 1936ko urriaren 25a) Arrasateko apaiza eta euskaltzalea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko apaizgaitegian ikasi ondoren, hasieran Aretxabaleta eta gero, eta 25 urtez, Arrasateko San Joan Bataiatzailearen elizako parrokoa izan zen.

Mateo Mujika Gasteizko gotzainaren laguntzailea izan zen. Euskal kultura babestu eta zabaldu zuen: bere etxean Arrasateko lehendabiziko ikastola sortzeaz gain, aita Leonardo Guridi eta aita Jose Markiegiren euskal filologiaren lanak bultzatu zituen.

Molaren gudarosteek Gipuzkoako kanpaina irabazi ondoren, salatu, atxilotu eta Ondarretako espetxean izan zuten.

Hantxe, 1936ko urriaren 24tik 25era zihoan gauean, José Markiegi eta Leonardo Guridi apaizekin Joseba Zeziaga jeltzalearekin atera eta Oiartzungo hilerrira eraman zituzten. Igotzean «Te Deum» abestu zuten. Hugh Thomas historialariak dio, Gasteizko gotzainak hilketaren berria izatean "Franco eta bere soldaduek hobe zutela apaiz beneragarri honen oinetan muin egitea fusilatu baino" esan zuela.