José Rebolledo Palafox
José Rebolledo Palafox (Zaragoza, 1775eko urriaren 28a - Madril, 1847ko otsailaren 15a) espainiar jenerala izan zen, Iberiar Penintsulako Gerran nabarmendu zena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia aberatseko semea zen. Gerrako merituak zirela medio, brigadier karguraino iritsi zen. 1808an, Espainiako armadako kapitain nagusi izendatu zuten, Fernando VII.ak erregetzari uko egin ondoren. Iberiar Penintsulako Gerran gogor babestu zuen Zaragoza frantsesen aurka, oste frantsesen lehenengo setioan, 1808ko ekainaren 14tik abuztuaren 13ra. 1808ko abendutik 1809ko otsailera izan zen bigarren setioa, eta hiriak errenditu behar izan zuen aldi hartan, izurrite ikaragarria zabaldu baitzen. Frantsesek preso hartu zuten Palafox jenerala eta Vincennesera eraman zuten. 1813an Valençayko Hitzarmena sinatu ondoren itzuli zen Espainiara, Fernando VII.a erregearekin batera. Honek Espainiako noblezia titulua eman zion: Zaragozako duke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Rebolledo Palafox |