José Rebolledo de Palafox

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
José Rebolledo de Palafox
Palafox-general.jpg
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotza Zaragoza1776
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1847ko otsailaren 15a (70/71 urte)
Hezkuntza
Heziketa Q8347695
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Basilio Boggiero Spotorno
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta militarra
Lantokia(k) Madril
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Gatazka Iberiar Penintsulako Gerra
Napoleondar Gerrak

José Rebolledo de Palafox (Zaragoza, 1776ko urriaren 28a - Madril, 1847ko otsailaren 15a) espainiar jenerala izan zen. Familia aberatseko semea zen.  Gerrako merituak zirela medio, brigadier karguraino iritsi zen. 1808an, Espainiako armadako kapitain nagusi izendatu zuten, Fernando VII.ak erregetzari uko egin ondoren. Espainiako Independentzia Gerran gogor babestu zuen Zaragozako herria frantsesen aurka, oste frantsesen lehenengo setioan (1808ko ekainaren 14tik abuztuaren 13ra). 1808ko abendutik 1809ko otsailera izan zen bigarren setioa, eta Zaragozako hiriak errenditu behar izan zuen aldi hartan, izurrite ikaragarria zabaldu baitzen hirian. Frantsesek preso hartu zuten Palafox jenerala eta Vincennesera eraman zuten. Valençayko Hitzarmena (1813) sinatu ondoren itzuli zen Espainiara, Fernando VII.a erregearekin batera. Fernando VII.a erregeak Espainiako noblezia titulua eman zion: Zaragozako duke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Rebolledo de Palafox Aldatu lotura Wikidatan