Jose Antonio Zaldua Urdanabia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Antonio Zaldua Urdanabia
Bizitza
JaiotzaElizondo1941eko abenduaren 15a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaSant Andreu de Llavaneres2018ko ekainaren 30a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Kataluniako futbol selekzioa /
Real Valladolid1960 / 19613414
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1960 / 196021
Bartzelona Futbol Kluba1961 / 1971361178
Espainiako futbol selekzio nazionala1961 / 196330
Espainiako B selekzioa1961 / 196110
Osasuna1964 / 196582
CE Sabadell1971 / 197512816
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua68 kilogramo
Altuera173 zentimetro

Jose Antonio Zaldua Urdanabia (Elizondo, Baztan, 1941eko abenduaren 15aSant Andreu de Llavaneres, 2018ko ekainaren 30a) nafar futbolari profesionala izan zen. Real Valladolid, Bartzelona, Osasuna eta Sabadell taldeetan jokatu zuen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Antonio Zaldua Elizondon jaio zen, 1941eko abenduaren 15ean. Oso gazte hasi zen Iruñeko Oberena taldean jokatzen. 1959-60 denboraldian, 18 urte besterik ez zuela, debuta egin zuen Espainiako lehen mailan Real Valladolid taldean. 1961-62 denboraldian, Bartzelonak kontratatu zuen, eta bertan aritu zen 1970-71 denboraldia arte (1964-65 denboraldian Osasunan jokatu zuen, Bartzelonak utzita). Azken urteak Sabadellen eman zituen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Cuesta Fernandez, Fernando, Zaldúa: el navarro que capitaneó al Barça en tiempos difíciles, cihefe.es

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Antonio Zaldua Urdanabia