Jose Maria Amilibia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Maria Amilibia

Bizkaiko gobernadore zibila

1932 - 1933

Arabako gobernadore zibila

1931 - 1932
Bizitza
JaiotzaDonostia1900eko urriaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1933ko apirilaren 28a (32 urte)
Familia
AitaEustasio de Amilibia y Calbetón, 6.Marqués de La Paz
AmaMaria Coro de Machimbarrena y Blasco
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAcción Republicana

José María Amilibia Matxinbarrena (Donostia, 1900eko urriaren 8a - Gasteiz, 1933ko apirilaren 28a) gipuzkoar abokatu eta politikaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eustasio Amilibia Egaña Gipuzkoako ahaldun liberala birraitona eta Eustasio Amilibia Kalbeton, VI. Pazko markesa, aita zituen. Donostiako Udalaren abokatuen buruzagia eta Donostiako Erret Klub Nautikoaren presidenteordea izan zen. Gaztetan monarkikoa izan arren,[2], gero errepublikanismoaren alde egin zuen. Anaiek ere antzeko jarrera izan zuten, ezagunena Miguel sozialista izanik. Acción Republicanaren kidea, 1931ko hauteskundeetan ez zuten hautatu.[3] 1931ko abendutik 1932ko urrira Arabako gobernadore zibila izan zen eta 1932 eta 1933 artean, Bizkaikoa.[4]. Oso jarrera bortitza izan zuen jeltzaleen kontra eta 1932ko abenduaren 20an Haydée Agirre 'emakume' propagandista atxilotu zuen.[1] Kotxe istripu batean hil zen, hogeita hamabi urte besterik ez zituela. Teótico Sevilla gobernadoreak berak irekitako bidea jarraitu zuen.

Manuel Azaña Errepublikako presidenteak bere oroitzapenetan haren lana goretsi zuen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Auñamendi Eusko Entziklopedia. José María Amilibia Machimbarrena. .
  2. Rodríguez Ranz, José Antonio. (1994). Guipúzcoa y San Sebastián en las elecciones de la II República. in: Monografías. Donostia: Fundación Social y Cultural KUTXA, 370 or. ISBN 84-7173-229-7..
  3. «Candidatos por Guipúzcoa» ABC 1931-7-23.
  4. Serrallonga i Urquidi, Joan. (2007). «El aparato provincial durante la Segunda República. Los gobernadores civiles, 1931-1939» Hispania Nova: Revista de historia contemporánea (7) ISSN 1138-7319..
  5. Azaña Díaz, Manuel. (1978). Memorias políticas y de guerra. Volumen III: años 1933-1936. Madril: Río Saja, 198 or..


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.