Miguel Amilibia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Amilibia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko martxoaren 15a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaDonostia1901eko azaroaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1982ko urriaren 6a (80 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Herri Batasuna

Miguel Amilibia Matxinbarrena (Donostia, 1901eko azaroaren 15a - ibidem., 1982ko urriaren 6a) euskal abokatu eta politikaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eustasio Amilibia Egaña Gipuzkoako ahaldun liberala birraitona zuen.

Oviedoko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren Gipuzkoako Kutxan lan egin zuen. PSOEko kidea, 1936ko hauteskundetan Fronte Popularraren diputatu hautatu zuten. 1937an Euskadiko Idazkari Nagusi bilakatu eta Rufino Laisekarekin batera PSE autonomo bat bultzatu zuen.

Gerra Zibilean Euzko Gudarostearen artilleria-tenientea izan zen. 1939an Frantziara erbesteratu eta handik Arjeliara eta Buenos Airesera ihes egin zuen. PSOEtik aldenduta, itzultzaile eta kazetaria izan zen. 1977an Euskal Herrira itzuli eta 1978an Herri Batasunan sartu zen. Hil aurretik, Mahai Nazionalaren kide bihurtu zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La guerra civil española. Buenos Aires: Centro Editor de América Latina, 1951 (156 or.).
  • La guerra fría. Buenos Aires: Centro Editor de América Latina, 1972.
  • Los dos robinsones. Un ensayo sobre el valor de cambio. Buenos Aires: Editorial Sudamericana, 1970 (153 or.).
  • Cuatro etapas de la segunda guerra mundial. Lau liburuki. Buenos Aires: Centro Editor de América Latina, 1972 (544 or).
  • De Versalles a Hiroshima. 1918-1945. Tafalla: Txalaparta, 1987 (111 or.).
  • Los batallones de Euskadi. Ipar Haizea bilduma. Donostia: Txertoa 1977. 2. argitalpena, Andoain: Abarka 2003.

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Associated Press, Reuter, El Mundo (Buenos Aires), Egin eta beste hedabide askotan ehundaka artikulu argitaratu zituen.

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marcel AYME: La cabeza ajena-Clerambard-Luciana y el carnicero. Buenos Aires: Editorial Losada, 1956 (301 or.).
  • Gerald BRENAN: La faz actual de España. Buenos Aires: Losada, 1952.
  • Historia de la literatura española. Buenos Aires: Losada, 1958.
  • Dafne DU MAURIER: Los parásitos. Bartzelona: Éxito, 1951.
  • André GIDÉ: Diario (1898-1949). Buenos Aires: Losada, 1963.
  • Frances Parkinson KEYES: Una cena en "Antoines". Bartzelona: Éxito, 1951.
  • Roger PEYREFITTE: El fin de las embajadas. Buenos Aires: Editorial Sudamericana, 1966 (374 or.).
  • Herbert READ: La pintura moderna. México D.F.: Hermes, 1965.
  • Elmer RICE: Teatro. Jorge Zalamearekin batera itzulita. Buenos Aires: Losada, 1956 (286 or.).
  • El abogado y otras obras. Jorge Zalamearekin batera itzulita. Buenos Aires: Losada, 1957 (352 or.).
  • William SAROYAN: La casa de Sam Ego. Buenos Aires: Losada, 1957 (243 or.).
  • Edna SHERRY: Ambición fatal. Bartzelona: Éxito, 1952.
  • Batzuen artean: Historia de la Humanidad. Desarrollo cultural y científico. Miguel Hernanirekin batera eginiko itzulpena, UNESCOren babesaz. Bartzelona: Planeta, 1981.

Miguel Amilibiari buruzko bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz): Hamaika Bide Elkartearen biografia.