Edukira joan

Jose Mari Bakero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Maria Bakero» orritik birbideratua)
Jose Mari Bakero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Maria Bakero Escudero
JaiotzaGoizueta1963ko otsailaren 11 (62 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa1980 / 198031
Real Sociedad1980 / 198822367
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1980 / 198192
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1982 / 198651
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa1986 / 198610
Espainiako futbol selekzio nazionala1987 / 1994307
Bartzelona Futbol Kluba1988 / 199726072
Tiburones Rojos de Veracruz1997 / 1997173
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera169 zentimetro

IMDB: nm2675303 FIFA: 174374 UEFA: 143 Edit the value on Wikidata

Jose Mari Bakero Eskudero (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1963ko otsailaren 11) futbolari profesional ohia eta futbol entrenatzailea da. Gehienbat Realean eta FC Barcelonan jokatu zuen. Hasieran, aurrelari aritzen zen; gero, erasoko erdilari bihurtu zen. Trebea zen paseak eta golak egiten; golak egiteko, gehienbat eskuin zangoaz eta buruaz baliatzen zen (nahiz eta garaiera txikikoa izan [1,69 m], jauzi eginda buruz errematatzeko ederki moldatzen baitzen). Era berean, lidertzarako gaitasun handia zuen.[1]

1992az geroztik Sitgesen (Katalunia) bizi da, Flor emaztearekin.[2] Anai-arrebak ditu Xanti eta Ixiar futbolari ohiak; izan ere, Bakero Eskudero sendiko 11 anai-arrebetatik, 6 iritsi dira futbolean goi mailara.[3] Jose Mari Bakeroren eta Flor Gonzálezen seme Jon ere futbolari profesionala da.

Goizuetako (Nafarroa Garaia) Jandenea etxean jaioa, guztira 11 anai-arreba ziren. Lourdes zuten ama, eta Jose aita. Bederatzi urte zituela, familiarekin Añorgara (Gipuzkoa) aldatu zen bizi izatera. Hamahiru urte zituela, aita hil zitzaion, minbiziak jota.[2]

Txikitatik esku huskako pilotan aritzen zen, ederki aritu ere: hamabi urte zituela apustu bat irabazi zion 40 urteko pilotari bati; eta hiru aldiz irabazi zuen Gipuzkoako binakako txapelketa, kimu eta haur kategorietan (1973, 1975 eta 1976. urteetan). Aurrelaria zen, eta sakea, bolea eta gantxoa zituen erasorako baliabide nagusiak. Añorgan, ordea, pilotan ez ezik, futbolean ere aritzen zen. Eta, hamalau urte zituela, bi kirol horien artean aukeratu behar izan zuen, eta futbola aukeratu zuen.[2]

Real Sociedad klubaren harrobian hezi zen. Hamazazpi urte besterik ez zuela, lehen mailan debutatu zuen, Realarekin. 1988an, hogeita bost urte zituela, Bartzelona futbol klubak fitxatu zuen, eta han beste zortzi urtez aritu zen.

Errealarekin bi liga, superkopa bat eta errege kopa bat irabazi zituen. 1987-1988 denboraldia izan zen talde zuri-urdinarekin jokatu zuen azkena. 1988ko udan Bartzelonara joan zen, Bartzelona futbol klubean jokatzeko. Erdietsi dituen emaitzen artean, lau Liga txapelketa (1991-1994 artekoak), bi Errege Kopa (1989 eta 1990ekoak), 1989ko Europako Errekopa eta 1992an Europako Kopa aipa daitezke, baita 1992, 1993 eta 1995ko Superkopak ere. Johan Cruyffen Dream Team taldeko kapitaina izan zen goizuetarra.

1997an utzi zuen Bartzelona futbol kluba Bakerok, eta Mexikora joan zen, aldi labur batez Veracruz taldean jokatzera. Urte hartan bertan bukatu zen Bakeroren futbolari ibilbide profesionala.

Futbolari profesionaltzat egindako 17 urteko ibilbide horretan, Espainiako lehen mailako liga txapelketan 483 partida jokatu zituen, eta 139 gol sartu. Espainiako futbol selekzio nazionalarekin ere aritu zen, 29 partidatan, eta 7 gol sartu zituen.

1999an, Mexikon bertan, La Puebla taldeko entrenatzaile lanetan aritu zen. 2000. urtean itzuli zen Mexikotik Bartzelonara, klubaren talde teknikoan lan egitera.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalaritzat, titulu hauek irabazi ditu bere taldeekin:

  • Real Sociedad (Erreala)
    • Espainiako Liga: 2
      • 1980/81
      • 1981/82
    • Errege Kopa: 1
      • 1987
  • FC Bartzelona
    • Europako Kopa: 1
      • 1991/92
    • Espainiako Liga: 4
      • 1990/91
      • 1991/92
      • 1992/93
      • 1993/94
    • Europako Errekopa: 2
      • 1989
      • 1997
    • Europako Superkopa: 1
      • 1993
    • Espainiako Superkopa: 5
      • 1988
      • 1991
      • 1992
      • 1994
      • 1996
    • Errege Kopa: 1
      • 1990

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Vázquez de Balmaseda, Ignacio. (2016-03-29). «Leyendas de la Real: José Mari Bakero» VAVEL (kontsulta data: 2025-07-29).
  2. a b c Goikoetxea Linaza, Pedro Mari. (2010eko urria). 6 argazkitan: Jose Mari Bakero. EITB (kontsulta data: 2025-07-28).
  3. Ainara Arratibel Gascon: «Ixiar Bakero Eskudero: “Azkenak entrenatu eta ur hotzarekin dutxatzen ginen, baina berdin zitzaigun”», Berria, 2015-09-27.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]