Edukira joan

Jose Maritorena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Maritorena
Bizitza
JaiotzaAmaiur1882ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAmaiur1953ko martxoaren 27a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Jose Maritorena Ezurmendi[1] (Amaiur, 1882ko urtarrilaren 24a - Amaiur, 1953ko martxoaren 27a)[2] nafar bertsolaria izan zen.

Gurasoak José María etxalartarra eta Juana Francisca amaiurtarra zituen.

Mixel Dargaitzekin ibiltzen zen bertsotan. Bi bertso-sail gordetzen dira Maritorenak jarriak: Nere maitiarentzat eta Landibartarren bide berria, Antonio Zavalak bildu eta Bidasoa aldeko bost bertsolari (1970) izeneko liburuan argitaratu zituenak. Bestalde, Aita Donostiak jaso zizkion ipuin zaharrak eta Jorge de Riezuk argitaratu zituen Príncipe de Viana agerkarian, 1967an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Auñamendi Eusko Entziklopediak Ezurmendia jasotzen du.
  2. Zavala, Antonio. (1970). Bidasoa aldeko bost bertsolari. Auspoa, 112 or..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]