Jose Martin Arana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Martin Arana
Alkate

Bizitza
JaiotzaBeasain1846ko martxoaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBeasain1921eko ekainaren 5a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta politikaria

Jose Martin Arana Arregi (Beasain, Gipuzkoa, 1846ko martxoaren 9a - Beasain, Gipuzkoa, 1921eko ekainaren 5a) enpresaburua eta Beasaingo alkatea izan zen. Haren aitak, Joxe Frantzisko Aranak, sortu zuen Fábrica de Hierros San Martín fabrika. Kale bati Jose Martin Arana izena jarri diote, haren omenez, jaioterrian.

Beasaingo Burugorriñea baserrian jaio zen. Bizitzak kolpe latzak eman zizkion: izan zituen hamabi semeetatik batzuk sasoirik onenean hil zitzaizkion.

XX. mendearen hasierako urteetan, bere izena duen kaleko etxeak eraiki ondoren, baserria utzi eta lehenengo atariko behe-solairuko etxera aldatu zen bere familiarekin, urte gutxira Kale Nagusiko lehen zenbakia duen Aranaren Etxe ezaguna egin zuen arte. Denak sailean eraiki zituen, bost atari zituztela, Udalari lurrak erosi eta garai bateko erremonte eta zesta punta pilotalekua bota ondoren.

Lantegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Kale Nagusiko bigarren zenbakiko etxearen orubean, hura bizi zen etxearen pare-parean, zerra mekanikodun lantegi bat zuen 1915. urtearen inguruan. Gerora, Química Forestal, S.A. (QUIFOSA) izenez, pago-zuretik alkohola egiten zuen fabrika bilakatuko zen, eta zur horren lehen tratamendurako Lizarrustin zuen beste fabrika baten osagarri izango zen. Gaur egungo etxea eraikitzeko, fabrika hura bota egin zuten 1956an.

Tinta-fabrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaieran tinta-fabrika sortu zuen, eta bere seme Serafin Parisera bidali zuen, kimika zientziak ikas zitzan. Han, Serafinek, Emile Hunolt frantziar gaztearen adiskide egin eta hura Beasaingo fabrika zuzentzeko kontratatu zuen; handik gutxira, 1903an, frantziarra Jose Martinen alaba Estefaniarekin (Fani) ezkondu zen; gerora, oraindik haren abizena daraman enpresaren jabe bakar geldituko zen.

Alkatetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldiz izan zen Beasaingo alkate:

  • 1876-1878: Besteak beste, bi pilotaleku zoragarri eraikiarazi zituen, orain Bideluze plaza dagoen tokian. Bata, pilotan eskuz jokatzeko; eta bestea, berriz, errebotean, zesta puntan eta erremontean aritzekoa. Bi pilotaleku haiek egiteko diru asko behar izan zen, 18.000 bat pezeta, eta bien artean angelu zuzena osatzen zuten; bata, ibaiarekiko perpendikular zegoen, orain Usurbe antzokia dagoen lekuan, eta bestea ibaiaren norabidean. Gainera, herriko lehen ur-biltegia eraikiarazi zen, gaur egun Txindoki Institutua dagoen lur-sailetan ezagutu genuena, bai eta zegozkion ur-ekartzeak eginarazi ere.
  • 1899-1902

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]