Edukira joan

Joseba Iriondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba Iriondo
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1969 (56/57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJoxemari Iriondo
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, telebista aurkezlea eta irrati-esataria

Joseba Iriondo Orbegozo (1969, Azpeitia, Gipuzkoa) euskal kazetari, telebista-aurkezle eta irrati-esataria da. Joxemari Iriondo kazetariaren semea da. Euskal Telebistaren albistegietako aurkezlea izan zen zortzi urtez.

Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritza ikasi eta 1993an Euskal Irrati Telebistan lanean hasi zen, lehen pausoak Euskadi Gaztean emanez. 1996 eta 1999 bitartean ETBko Madrilgo berriemaile izan zen, eta ondoren, ETB1eko Gaur egun albistegia aurkeztera igaro zen.

2001eko irailaren 11ko atentatuek aldaketa bat ekarri zuten bere ibilbidean, ordutik aurrera Irakeko Gerran eta Afganistango gerran berriemaile arituz. 2006a bitartean, ETBko berriemaile berezia izan zen zenbait gatazkatarako, eta herrialde ugari bisitatu zituen, tartean Pakistan, Iran eta Hego Amerikako hainbat herrialde. halaber, Irakeko gerrari buruzko liburu bat idatzi zuen.

2004an ETB 2ko Teleberri albistegiko aurkezlea izan zen. 2005ean, aldiz, Gaur egun albistegia aurkeztera aldatu zen eta bertan iraun zuen 2007ra arte. Bere azken saioan agurra emateko orduan emozionatu egin zen, Maribel Aizarna lankidearekin batera.[1]

2007z geroztik freelance kazetari gisa dihardu, hasieran BBKrentzat eta gerora Kutxabankentzako komunikazio laguntzaile lanetan.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. liherpc. (2007-11-16). Joseba Iriondo agurra. (kontsulta data: 2019-06-08).
  2. LinkedIn - Joseba Iriondo. (kontsulta data: 2019-06-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]