Joseba Zulaika
Joseba Zulaika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Itziar, 1948ko martxoaren 24a (76 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Memorial University of Newfoundland (en) 1977) Arte-masterra Princetongo Unibertsitatea 1982) Doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | Imanol Murua Uria |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta antropologoa |
Enplegatzailea(k) | Center for Basque Studies Nevadako Unibertsitatea Renon (1984 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Joseba Zulaika Irureta (Itziar, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 24a-) antropologoa eta euskal idazle eta ikertzailea da.
Nevada Renoko Unibertsitatean lanean ibili izan da Center for Basque Studies delakoan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustuko Unibertsitatean filosofian lizentziatu zen, eta AEBetako Princetongo Unibertsitatean doktoregoa lortu zuen antropologiaz. Gaur egun, Basque Studies Programeko zuzendari da eta Antropologia eta Euskal Kulturako eskolak ematen ditu Renoko Unibertsitatean (Nevada).
Imanol Muruaren tesi-zuzendaria izan zen Txema Ramírez de la Piscinarekin, ETAren jardun armatuaren bukaeraren azterketa egin zuten hor ("The end of eta (2007-2011): narratives from the media and from the actors").[1] Bake-prozesuaz 2015an Muruak argitaratuko zuen Ekarri armak liburu arrakastatsuaren abiapuntua izango zena.
Hauek dira Zulaikak argitaratu dituen lan nagusiak: Ehiztariaren erotika (1990), La violencia vasca: metáfora y sacramento (1990), Caza, símbolo y eros (1992), Migración, etnicidad y etnonacionalismo (elkarlanean, 1996), Del cromañón al carnaval (1996), Crónica de una seducción: el Museo Guggenheim de Bilbao (1997) eta Vieja luna de Bilbao: crónicas de mi generación (2014)
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zu zara... (1982, Hordago).
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertsolariaren jokoa eta jolasa (1985, Baroja)
- Basque Violence: Metaphor and Sacrament (1988, University of Nevada Press)
- Ehiztariaren erotika (1990, Erein)
- Bertsolaritzaz bi saio (2003, Bertsolari)
- ETAren hautsa (2006, Alberdania).
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adanen poema amaigabea (1975, Haranburu).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Murua Uria, Imanol. (2014). «The end of eta (2007-2011): narratives from the media and from the actors)» www.educacion.gob.es Teseo (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).