Josep Termes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Josep Termes
Josep Termes i Ardevol a La Fatarella 2006.jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1936ko uztailaren  27a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bartzelona2011ko irailaren  9a (75 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hezkuntza-maila doktorea
Doktorego ikaslea(k) Q62091870 Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak historialaria, unibertsitateko irakaslea, politikaria, idazlea eta literaturan aditua
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Bartzelonako Unibertsitatea
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua

Josep Termes Ardèvol (Bartzelona, 1936ko uztailaren 27a-Bartzelona, 2011ko irailaren 9a) historialaria izan zen eta XIX eta XX. mendeetako kataluniar langileen mugimenduan espezializatu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josep Termes Ardèvol Bartzelonan jaio zen 1936ko uztailaren 27an.

1963an, Farmazia eta Letren arloan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean baina, Francisco Francoren diktaduraren aurkako ekintzetan parte hartzeagatik, 1958 eta 1966an bota egin zuten handik.

1971n, Historia Garaikideko doktoregoa lortu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta irakasle ere izan zen han.

1982 eta 1991 artean, Historia Garaikideko katedran izan zen Bartzelonako Unibertsitatean eta, ondoren, Pompeu Fabra Unibertsitatera joan zen lanera, Jaume Vicens Vives Historiako Unibertsitate Institutuan, zehazki.

2006ko urriaren 1ean erretiratu zen.

Ikerketen eremuan, Termes XIX eta XX. mendeetako kataluniar langileen mugimenduan espezializatu zen eta honek katalanismo politikoarekin zituen loturak ere ikertu zituen. Ezagutza zabala lortu zuen eta Antoni Rovira i Virgiliren interpretazioen irakurketa zientifiko eta herrikoia ere egin zituen.

Artikulu ugari idatzi zuen L'Avenç, Estudios de Historia Social edo El Contemporani bezalako aldizkarietan eta Recerques aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. Polemika ere ez zuen urruti ibili:

« No me extraña que Caro Baroja haya dicho tonterías una vez más. No me fío nada de él. En una ocasión ya dijo que Sabino Arana había aprendido racismo durante su estancia en Cataluña, a finales del siglo pasado, cosa que es falsa y muy grave. Las afirmaciones de Caro me parecen una cretinada desde el punto de vista histórico y demuestran que gente muy leída en algunos campos puede ser absolutamente ignorante en otros[1] »

Ez zen eskola historiografiko bat sortzearen aldekoa, baina gaurko historialari asko bere jarraitzaile dira: Teresa Abelló, Josep Maria Solé i Sabaté, Enric Olivé, Lluís Duran, Josep Pich, Santiago Izquierdo, Josep Grau, Andreu Mayayo, Jordi Llorens edo Agustí Colomines.

Politikan, Termes PSUC-eko militante izan zen XX. mendeko 60ko hamarkadara arte.

1990ean, Sant Jordiren gurutzea eman zioten.

2006an, Kataluniar Letren Ohorezko Saria jaso zuen Òmnium Cultural-en eskutik.

2011ko irailaren 9an hil zuen minbiziak[2].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anarquismo y sindicalismo en España: La primera Internacional (1864-1881) (1972)
  • Els moviments socials a Catalunya, País Valencià i les Illes (1967), en colaboración con Emili Giralt, Alfons Cucó y Albert Balcells.
  • El nacionalisme català. Problemes d'interpretació (1974), ponència presentada en el Col·loqui d'Historiadors, organizado por la Fundación Bofill, y que se va a convertir en referente de su teoría sobre el catalanismo popular.
  • Federalismo, anarcosindicalismo y catalanismo (1976)
  • La immigració a Catalunya i altres estudis d'història del nacionalisme català (1984, que incluye la ponencia de 1974)
  • De la Revolució de setembre a la fi de la guerra civil (1987) Vol. 6 de la Història de Catalunya, dirigida por Pierre Vilar y coordinada por él mismo.
  • Les Bases de Manresa de 1892 i els orígens del catalanisme (1992) con Agustí Colomines.
  • Les arrels populars del catalanisme (1999)
  • Història del catalanisme fins el 1923 (2000)
  • Històries de la Catalunya treballadora (2000)
  • Patriotes i resistents. Història del primer catalanisme(2003) con Agustí Colomines.
  • Misèria contra pobresa. Els fets de la Fatarella del gener de 1937 (2005)
  • Historia del anarquismo en España (1870–1980), RBA Libros, Barcelona 2011, ISBN 978-84-9006-017-9.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]