Edukira joan

Joseph Bruyère

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Bruyère

Bizitza
JaiotzaMaastricht1948ko urriaren 5a (76 urte)
Herrialdea Belgika
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia

Joseph Bruyère (Maastricht, 1948ko urriaren 5a) belgikar txirrindulari ohia da, profesionala 1970 eta 1980 artean.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1,88 metro eta 80 kiloko atleta hau klasikoetan nabarmendu zen, hirutan gailendu baitzen Het Volken eta bitan Lieja-Bastogne-Liejan.

Frantziako Tourrean sei aldiz hartu zuen parte eta 1972an garaipen bat lortu zuen 19. etapan, Auxerre eta Versailles artean. Bi aldiz jantzi zuen liderraren maillot horia, 1974an hiru egunez eta 1978an zortzi egunez. 1978ko edizioan, sailkapen nagusiko laugarren postuan amaitu zen, nahiz eta bere altuera eta pisua mendirako oso egokiak ez izan.

Bere ibilbide profesionalaren hastapenetatik, Eddy Merckxen taldekide eta laguntzaile leialenetakoa izan zen (Merckx erretiratu arte). Ohikoa zen, Bruyère tropelaren aurrealdean jarri hainbat kilometrotan eta mendiko etapatan azken igoeraraino aguantatu, laguntzaile talde oso baten lana eginez.

1970

1971

1972

1973

1974

1975

1976

1977

1978

1980

Emaitzak lasterketa nagusietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980
Italiako Giroa - - 53. 21. 52. - 26. - - - -
Frantziako Tourra 50. 60. 26. - 21. - - UT 4. - -
Espainiako Vuelta - - - 30. - - - - - - -

Klasikoak eta Txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980
Het Volk 4. 21. 1. 1. 1.
Milan-San Remo 91. 5. 26. 5.
E3 Harelbeke 18.
Gante-Wevelgem 39. 19. 35.
Flandriako Tourra 74.
Paris-Roubaix 15.
Flèche Brabançonne 10. 15. 5. 22.
Amstel Gold Race 12. 3. 14.
Flèche Wallonne 33. 17. 26. 10.
Lieja-Bastogne-Lieja 19. 7. 18. 1. 10. 1.
Züricheko txapelketa 8. 73.
Paris-Tours 18. 12. 81.
Munduko txapelketa UT UT UT UT 30. UT UT
Belgikako txapelketa 2.

-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]