Josu Iriondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Josu Iriondo
apezpiku katoliko

Bizitza
Jaiotza Legazpi1938ko abenduaren 19a (79 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Canons Regular of the Lateran

Josu Iriondo Zabaleta (Legazpi, 1938ko abenduaren 19a) gipuzkoar apaiz agustindarra da. 1968an New Yorkera joan zen eta bertan aritu zen parroko moduan. 2001etik 2014ra New Yorkeko apezpiku laguntzaile izan zen, erretiroa hartu zuen arte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi senideen artean laugarrena, Josu Iriondo [Legazpi, Gipuzkoa]n jaio zen, Rufino Iriondo eta Maria Leona Zabaleta zituen gurasoak. Familia euskalduna zuen, hezkuntza gazteleraz jaso zuen baina.

Iriondok apaizgoa hatutau zuen eta seminario txikian sartu zuen 12 urterekin, agustindarren komunitatean. Oñatiko "Jesusen Bihotza" seminarioan eta Erromako "Collegio San Vittore"n osatu zituen ikasketak. 1958 eta 1962an Pontifical Gregorian Universityn ikasi zuen.

Apaizgoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iriondo Donostiako Gotzaitegian apaiztu zen, 1962ko abenduak 23an. Ondoren irakasle jardun zuen seminarioan eta Europan zehar bidaiatu. Institutu Nazionalean, eskola publikoa, idazkari ere ibili zen.

1968an AEBetara jo zuen, New Yorkeko artzapezpikutzaren gonbiteari jarraiki. Kapilau jardun zuen 1969ra arte, [Servants of the Immaculate Heart of Mary|Sisters of the Servants of Mary]] monjen artean eta parrokiako bikario izan zen ondoren Middletowneko San Jose elizan. St. Lucy's Church (1973-1974) eta Holy Rosary Church (1974-1976) Manhattan auzoko elizetan ibili ondoren. 1976an parrokiako bikario eta parroko (1978) izan zen Bronx auzoko Our Savior Church elizan, Puerto Rico eta hegoamerikar jatorriko komunitate zabalekoa.

1990an, Hispanic Catholic Center eta the Charismatic Renewal Movementeko zuzendari izendatu zuen. 1996an New Yorkeko Artzapezpikutzara heldu eta hispanoentzako Bikario Orokor izendatu zuten 1997an. 2001ean San Antonio Paduakoaren elizako parroko izendatu zuten.

New Yorkeko Gotzain Laguntzailetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko urriak 30ean, Iriondo New Yorkeko Artzapezpikutzan Gotzain Laguntzaile eta "Alton"eko Gotzain Nagusi izendatu zuen Joan Paulo II Aita Santuak. Abenduak 12an jaso zuen Gotzain konsagrazioa [Edward Egan|Edward Cardinal Egan]] kardinalarengandik, Bishops Henry Mansell gotzaina eta Robert Brucato konsagratzaile zirela. Bere motto gisa aukeratu zuen '"Dominum et Vivificantem"

Iriondo gotzainaren erretiroa Frantzisko Aita Santuak onartu zuen, 2014ko otsailak 1ean. [1]



Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.



  1. http://press.vatican.va/content/salastampa/en/bollettino/pubblico/2014/02/01/0077/00160.html