José María Orue
José María Orue | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1931ko martxoaren 17a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Bilbo, 2007ko ekainaren 30a (76 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 171 zentimetro |
José María Orue Aranguren (Zorrotza, 1931ko martxoaren 17a - Bilbo, 2007ko ekainaren 30a) euskal herritar futbolaria zen. 18 urtez Athleticen jokatu zuen, eskuin aldeko atzelari titularra izan zen etenik gabe 15 denboralditan 1962tik 1967ra arte.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zorrotzako Parrokiako taldean hasi zen futbolean jokatzen, eta orduan Errekalde, Basurtu edo Etxetxuko gainerako haur-taldeen aurka lehiatzen zuen, Arraiz mendian. Handik fitxatu zuen Olabeagako Acero Clubek (1948/49).[2] Athleticen alde sinatu zuen (1948/49) eta Getxora utzita joan zen (1949/50).
1950ean Getxoko taldetik Athleticera iritsi zenean Madrilen egin zuen debuta Lehen Mailan, 1950eko abenduaren 31n, Atletico Madrilen aurka 2-0 galdu zutela. 1951-52 denboraldian Barakaldon 30 partida jokatu zituen, Athleticek lagata. Harrezkero etengabe jokatu zuen Athleticen 15 denboralditan, urtero gutxienez 28 partidatan; 54/55 eta 55/56 denboraldietan 37 partida jokatzera heldu zen, eta 42 partida 64/65 denboraldian (26 ligan, 7 kopan eta 9 Europan).[3]
Barakaldotik Itzuli zenean erreferente bihurtu zen atzelarien artean, Jesus Garai eta Canitorekin batera. 1968ra arte egon zen Athleticen, urte hartan utzi baitzuen futbola. Talde horrekin Espainiako Liga bat eta lau Kopa irabazi zituen 483 partidatan.[1]
Futbol zelaian eskuin hegaleko aurrelari ospetsuak kubritu behar izan zituen, hala nola, Real Madrileko Gento azkarra eta Atletico Madrileko Collar trebea. Azken hori jokaldi guztietan gainditu zuen Oruek 1956ko kopako finalean.[4] Jose Mari Orue ez zen defentsa bortitza izan. Are gehiago, egunkariek bere garaian zalantzan jarri zuten, erregularra izan arren, Espainiako selekziorako deitzea merezi ote zuen, «pertsona onegia zelako». Polemika egon zen horregatik.[1]
1968ko urtarrilean jokatu zuen bere azken partida ofiziala, 37 urte betetzear zela, baina, bitxia bada ere, Athleticen elastikoarekin hiru urte geroago agurtu zen , jada 40 zituenean, Bilboko klubak nahiko berandu eman zion omenaldian, 1971ko maiatzaren 5ean, West Bromwich Albionen aurrean, Ronnie Allenen taldea, garai hartan Athleticen entrenatzaile zenarena.
Orue 2007ko ekainaren 30ean hil zen, 76 urte zituela, Bilbon, bihotzeko gutxiegitasun baten ondorioz. Urteaskotan Begoñan bizi izan zen.[5]
Espainiako futbol selekzioarekin 3 aldiz izan zen internazionala. 1953ko azaroaren 8an egin zuen debuta, Espainia 2-2 Suedia partidan. 1957ko martxoaren 10ean jokatu zuen bere hirugarren partida, binako berdinketan, Suitzaren aurka.
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Denboraldiak |
---|---|
Acero (Olabeaga) | 1948-1949 |
Athletic Club | 1948-1949 |
Getxoko Kirol Kluba | 1949-1950 |
Athletic Club | 1949-1961 |
Barakaldo Club de Fútbol | 1951-1952 |
Athletic Club | 1951-1968 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eva Duarte Kopa (1950)
- Espainiako Liga bat (1955-56)
- Espainiako hiru Kopa (1955, 1956[4] eta 1958[6])
- Trofeo Monchín Triana (1957)
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Athletic taldean denboraldi gehien jokatu duten jokalarien arteko zerrendan hirugarrena zen 2024an:[7]
# | Jokalaria | Urteak | Denboraldiak |
---|---|---|---|
1 | Gaintza | 1938-1959 | 20 |
2 | Iribar | 1962-1980 | 18 |
3 | Orue | 1950-1968 | 17 |
4 | Panizo | 1938-1955 | 17 |
5 | Rojo I | 1965-1982 | 17 |
6 | Urrutia | 1987-2003 | 16 |
7 | Arieta I | 1951-1966 | 15 |
- Athletic taldean partida gehien jokatu duten jokalarien arteko zerrendan bederatzigarrena zen 2024an:[7]
# | Jokalaria | Partidak |
---|---|---|
1 | Iribar | 614 |
2 | Muniain | 560 |
3 | Rojo I | 541 |
4 | De Marcos | 532 |
5 | Etxeberria | 514 |
6 | Iraola | 510 |
7 | Susaeta | 507 |
8 | Gainza | 496 |
9 | Orue | 483 |
10 | Larrazabal | 445 |
11 | Canito | 440 |
12 | Guerrero | 430 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Orue, lateral eterno. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Jose María Orúe – Athletic bihotzez. Deia 2020-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
- ↑ «Orue | Jokalaria: Atzelaria | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
- ↑ a b HistoriaATH. (2023-08-02). Final Copa del Generalísimo 1955-1956 | Athletic Club 2-1 Atlético de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
- ↑ Muere Orue, el cuarto rojiblanco con más partidos en la historia
- ↑ (Gaztelaniaz) santamaría, igor. (2012-04-29). «La leyenda de los 'once aldeanos'» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
- ↑ a b «Estatistika Historikoak | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1931ko jaiotzak
- 2007ko heriotzak
- Bizkaiko gizon futbolariak
- Getxo Kirol Klubeko futbolariak
- Bilbotarrak
- Bilbon hildakoak
- Athleticeko futbolariak 1950eko hamarkadan
- Athleticeko futbolariak 1960ko hamarkadan
- Mahatsorriak
- Barakaldo Futbol Clubeko futbolariak
- La Ligako jokalariak
- Espainiako gizonezkoen futbol selekzioko jokalariak