Edukira joan

José de Iturrigaray

Wikipedia, Entziklopedia askea
José de Iturrigaray


Espainia Berriko erregeorde

Bizitza
JaiotzaCádiz1742ko ekainaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1815eko abuztuaren 22a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Graduakapitain

José de Iturrigaray (izen osoa, José Joaquín Vicente de Iturrigaray y Aróstegui) (Cadiz, Espainia, 1742ko ekainaren 27aMadril, 1815eko abuztuaren 22a) Espainiako jenerala eta Espainia Berriko Erregeorderriako buru izan zen, 1803ko irailaren 16tik 1808ra, aro gatazkatsu batean.

1808ko ekainaren 9an, Mexiko Hirian Jose de Iturrigaray Mexikoko erregeordeak La Gaceta de Madrid egunkaria jaso eta titular kezkagarria irakurri zuen: maiatzaren 2an frantziar armadak herritarren errebolta krudelki itzali zuen Espainiako hiriburuan. Handik aurrera altxamenduaren oihartzuna abiada bizian hedatu zen; espainiarren eta frantziarren arteko Independentzia Gerra hastear zen[1].

Eztandaren uhinak berehala iritsi ziren itsasoz bestaldera, gaur egungo Mexikoko kostaldera. Borboien abdikazioak buru politikorik gabe utzi zuen Inperioa. Eta penintsulan bezala, Espainia Berriko Erregeorderrian ere gobernu berria ezartzeko eskubidea zuten; preso zegoen erregeari obeditzen jarraitzeak ez zuen zentzurik. Iturrigaray Espainiarekiko loturak eteteko prest agertu zen. Kreol talde batek subiranotasunaren aldeko mugimendua abiatu zuen, baina gachupinek –Iberiar penintsulan jaiotakoen mespretxuzko izena– ez zituzten koroaren pribilegioak galdu nahi eta 1808ko irailaren 15ean Jauregi Nazionalari eraso eta erregeordea atxilotu zuten, erregeari iruzur egitea leporatuz. Hego Amerikako historiako lehen estatu kolpetzat jotzen da. Iturrigaray epaitu, baina errugabetzat jo zuten[1].

Independentzia saiakerak porrot egin zuen, baina erreboltaren ateak zabaldu egin ziren. Kreolek mestizoen eta indiarren laguntza bildu zuten. Horrenbestez, 1808an bertan Queretaroko konspirazioa jaio zen, besteak beste Miguel Hidalgo apaiz kreolak bultzatuta[1].

Iturrigarayk kargua behartuta utzi eta bi urtera, 1810eko irailaren 15ean, Hidalgo apaizak Dolores Hidalgo herrixkako eliztarrak matxinadara deitu zituen. Eta Doloresko aldarriarekin hasi zen 1821an Mexikoko Independentzia Gerra irekia[1].

Iraultzak domino efektua izan zuen; gaurko Bolivia, Ekuador, Venezuela eta Kolonbia altxa ziren lehenik, eta Argentina, Txile, Uruguai eta Paraguai gero[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Nagore Irazustabarrena, «Amerikako ziria piztuta», Argia, 2008-10-05, CC-BY-SA lizentzia