1980. urteaz geroztik lan handia egin zuen euskarazko hedabideetan euskararen kalitatea eta egokiera ikuskatzen eta bideratzen, hizkuntza-arduradun, bikoizketa-zuzendari, gidoigile, aktore, itzultzaile, esatari eta gainbegirale lanetan. Euskadi Irratiak eta HABEk eragindako Antzoki iluna sailaren zuzendari izan zen; sail horretan Bernardo Atxagaren nobelak irratirako egokitzen eta irratsaio horiek zuzentzen egindako lanagatik, 1990ean Argia Saria eskuratu zuen.
Irakasle-lanetan ere aritu zen, eta Idazkera liburua (1993) idatzi zuen. Euskaltzaindiko Jagonet kontsulta- eta aholku-zerbitzuaren arduradun izan zen.
Euskara egokia ulerterraza da; baina euskara ulerterraza ez da egiten erraza. Euskara ulerterraza argia da, eta oso landua izan ohi da. Euskara erraza, aldiz, oso pobrea izan daiteke. Hortaz, ez nahastu bata bestearekin.
Euskaltzaindiako Jagonet kontsulta- eta aholku-zerbitzuaren arduraduna izan zen. JAGONET hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzu bat da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Zerbitzuaren helburua da euskararen erabilera zuzena eta egokia sustatzea, eta haren ardura hizkuntza-argibideak plazaratzea eta herritarrek hizkuntzari buruz bidalitako galderei erantzutea. Bi bide ditu erabiltzaileak hizkuntza-zalantzak argitzeko: horiek datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitu ezean, galdera egitea.[5]
Joxe Ramon Zubimendiren Ortotipografia.liburua. Hitz elkarketa eta marratxoa. (2004)Idazkera-liburua / Joxe Ramon Zubimendi, Pello Esnal ; Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila. (1991)
Joxe Artetxe (1906-1971) / egileak, Joxe Ramon Zubimendi, Mikel Atxaga ; [Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza]. (2001)
↑Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Imaz formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Imatz idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.