Abelino Barriola
Abelino Barriola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1876ko azaroaren 10a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Paue, 1944ko apirilaren 19a (67 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta antzerkigilea |
Joan Abelino Barriola Aizpurua (Donostia, Gipuzkoa, 1876ko azaroaren 10a[1][oh 1] – Paue, Frantzia, 1944ko apirilaren 19a) euskal idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusebio Barriola Sagastiberi eta Josefa Aizpurua Muguruzaren semea, Abelino Barriola Donostian jaio zen 1876an.[1] Zapatari lanerako trebatu zen Parisen, eta horri esker lortu zuen bizibidea. Mercedes Irigoienekin ezkondu zen 1906an, eta harekin zortzi seme-alaba izan zituen.[3] Ignacio María Barriola medikuaren aita zen.[4]
Antzerkiarekiko interesa ikusita, Barriolak, Donostiako zinegotzi zelarik, 1915ean Euskal Izkera ta Iztunde Ikastola sortu zuen (edo Euskal Hizkuntza eta Deklamazio Eskola).[3][5] Eskola honen lehen zuzendaria Toribio Altzaga izan zen.[6] Deklamazio Eskola sortzearen ondorio nabarmanetariko bat emakumea eszenatokira igotzea izan zen. Garai horretan lehiaketak eta sariketak ere ugaldu egin ziren, obra zertxobait konplexuagoak, bai planteamenduz, bai baliabidez, idazten hasi ziren; ondorioz, bakarrizketa edo ekitaldi bakarreko obren ordez bi eta hiru ekitaldikoek hartu zuten lekua; umore-giro xotiletik eduki serioagoetara ere pasatzen da zertxobait.
Horiez gain, Barriolaren obran abertzaletasunaren aldeko lerratze nabarmena sumatzen da, alde batetik; eta, era berean, bere obretan ez du interes didaktikoa ezkutatzen, eta ikusleak antzerki-kulturan hezi nahia ere igar daiteke, bestetik. Gainerakoan, gorago aipatutako ezaugarri orokorrak bete-betean ageri dira garaiko autore guztietan.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komediak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Meza berriya (1908an idatzia[3]; 1909, J. Baroja eta semeak)
- Aldiz Aldiz...! jostirudia egintza batian (1911, J. Baroja)
- Zorigaiztoko eguna (zarzuelarako libretoa, 1911n idatzia, argitaragabea)[3]
- Brokoliyo (1912an idatzia, argitaragabea)[3]
- Zarr gixarajuak (1912an idatzia, argitaragabea)[3]
- Zozoarro (1932an idatzia)[3]
- Ene Aberri laztana (1932an idatzia[3] eta 1934an argutaratua)
- Gai dagonaren indarra (1935, López Mendizabal)
- Napar alaba ospetsua (1935ean idatzia)[3]
- Aukeran dagona neketan (1935ean idatzia)[3]
- Manttoni Koipe (1936an idatzia)[3]
- Euditakoak (Charlotte Bernarden Une histoire de parapluies antzezlanaren moldaketa, 1937an egina, argitaragabea)[7]
Dramak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zulo madarikatuak (1911n idatzia eta 1987an argitaratua)[3]
- Lagun txar bat... (1912an idatzia[3]; ????, J. Baroja)
- Maitasunak (1923an idatzia)[3]
- Goi argi (1935, J. Baroja)
- Dramak (1987, EEE - Itxaropena)
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iturri askok jaiotze-urte okerra ematen dute: 1885, baina bataioaren erregistroak dio 1876an jaio zela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Bataioa Agiriaren Aurkibide digitala: Juan Avelino, Barriola, Aizpurua» Donostiako Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ «Abelino Barriola, aitona kulturazalea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n Kortazar Uriarte, Jon. «Barriola, Abelino» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ Arozamena Ayala, Ainhoa. «Barriola Irigoyen, Ignacio María» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ «Efemeridea. Abelino Barriola gipuzkoarra 1885eko azaroaren 10ean jaio zen» Euskonews 507 2009-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ «Toribio Altzaga» Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ Urkizu Sarasua, Patricio. «Erbestea eta Euskal Literatura» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |