Juan Agustin Zumalabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Juan Agustin Zumalabe
Bizitza
Jaiotza Donostia1914ko apirilaren 28a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 1981eko martxoaren 8a (66 urte)
Jarduerak
Jarduerak poeta eta itzultzailea

Juan Agustin Zumalabe Mendiburu (Donostia, Gipuzkoa, 1914ko apirilaren 28a - 1981eko martxoaren 8a) euskal olerkaria eta itzultzailea izan zen. Donostiako akademia bateko irakaslea zen. Bernardo Estornesen gaztelerazko obra bat euskaratu zuen, Sabin Euskalduna izenburupean (1935). Urte berean euskaratu zuen Jules Verneren Munduari bira 80 egunetan obra, baina 1936. urtean itzulpena desagertu egin zen Eusko Ikaskuntza elkarteko bulegotik. Harena da, halaber, Joku ta kirolak obra (1935). Aingeru Irigarairekin eta Imanol Olaizolarekin batera Eusko Ikaskuntza berpiztea lortu zuten 1978. urtean, eta bertako idazkari nagusi izan zen hil arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]