Juan Antonio Guergué
Juan Antonio Guergué | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aguilar Kodes, 1789ko ekainaren 26a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Lizarra, 1839ko otsailaren 18a (49 urte) |
Heriotza modua | : bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta carlist (en) |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | landa-mariskal |
Parte hartutako gatazkak | Iberiar Penintsulako Gerra Lehen Karlistaldia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Karlismo |
Juan Antonio Guergué Ihantzi (Aguilar Kodes, 1789ko ekainaren 26a – Lizarra, 1839ko otsailaren 18a) nafar militarra izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aguilar Kodesen jaioa, etxe noble batean sortu zen eta 20 urte zituela sartu zen armadan. Kapitain zen 1822an eta erregezaleen alde borrokatu zen, liberalen aurka, Lizarra eta Vianako guduetan. Komandante egin zuten 1823an eta koronel 1830ean.
1834. urtean, lehen karlistadaren hasieran, Tomas Zumalakarregiren agindupean jarri eta Trebiñuko guduan nabarmendu zen. Brigadier izendatu zuten 1835ean eta Kataluniara joan zen armadaren gidari jarri zuten agintari karlistek. Ez zuen Katalunia aldean arazo handirik izan, eta Bizkaira deitu zuten ondoren.
1837an mariskal izendatu eta Bizkaiko armada zuzendu zuen. 1838an Iparraldeko armada osoko buruzagi bilakatu bazen ere, Urizaharreko gudua eta gero kargutik kendu zuten, eta Rafael Maroto ezarri zuten haren lekuan.
Hasia zen Maroto isilpeko harremanetan Espartero liberalarekin eta jakinik Guerguék eta bera bezalako militar setatsuek ez zutela etsaien aurrean amore emango, preso harrarazi zituen Marotok Guergué eta haren inguruko batzuk eta Lizarran hil 1839ko otsailean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |