Aguilar Kodes

Koordenatuak: 42°36′46″N 2°23′21″W / 42.6128°N 2.3892°W / 42.6128; -2.3892
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aguilar Kodes
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Aguilar Kodesen ikuspegi orokorra.

Bandera

Aguilar Kodesko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Aguilar de Codés
AlkateaAmparo Labeaga Díaz de Zerio (AIAC, indep.)
Posta kodea31xxx
INE kodea31008
Herritarraaguilartar[1]
Geografia
Koordenatuak42°36′46″N 2°23′21″W / 42.6128°N 2.3892°W / 42.6128; -2.3892
Azalera18,16 km²
Garaiera731 metro
Distantzia84,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria76 (2023:  0)
alt_left 28 (%36,8)(2019) (%51,3) 39 alt_right
Dentsitatea4,09 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 44
Ugalkortasuna[2]‰ 153,85
Ekonomia
Jarduera[2]% 0 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 7,55 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 6,50 (2018: %4,67)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.aguilardecodes.es/

Aguilar Kodes[1] ([aɣuilaɾ koðes̺] euskaraz Euskaltzaindiaren arabera; Arranotegi [aranoteɣi] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 94 biztanle zituen 2014. urteko erroldan.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren 1979ko Euskal Herriko udalen izendegia bi forma eman zituen herriarentzat, Agilar eta Arranotegi: bata, grafia euskaratua; eta bestea, asmakuntza.[4] Hala ere, Nafarroa Garaiko herrien izenak arautu dituen Euskaltzaindiaren 155. arauak Aguilar Kodes finkatu zuen euskara baturako araututako izentzat, 2008an.[5]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aguilar Kodes Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabarekiko mugan.

Aguilar Kodesen ikuspegia

Herrigunearen kanpoaldean, Viana eta Kanpezu batzen dituen errepidetik gertu, eta itsasoaren mailatik 736 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako meteorologia estazioa dago.[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aguilar Kodesek mugakide ditu Cabredo eta Genevilla eta Arabako Santikurutze Kanpezu, iparraldean; Azuelo, ekialdean; Aras, Viana eta Arabako Oion, hegoaldean; eta Lapoblación eta Marañón, mendebaldean.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak auzo hauek ditu: Kale Nagusia, Solana, Auzo Berria, Etxe Merkeak eta Gurutzeko kalea

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1219an Antso Azkarrak hiribildua eratu zuen. Lehen Karlistaldian hainbat borroka izan ziren herriaren inguruetan, eta Tomas Zumalakarregik zuzendutako gizonek herrian hartu behar izan zuten babesa behin baino gehiagotan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke eolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, Codés Aguilar eta Codés Azuelo izenekoak. Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka; eta bigarrenak, 43,20 megawattekoa. Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aguilar Kodesko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,73 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Herriko Plaza, z. g.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Aguilar Kodesko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983 Independenteak[7]
1983 1987 Aliantza Popularra/Alderdi Demokrata Popularra/Batasun Liberala[7]
1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista[7]
1991 1995 Kudeaketa batzordea[7]
1995 1999 Kudeaketa batzordea[7]
1999 2003
2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna[7]
Amparo Labeaga Diaz de Cerio 2007 2011 Agrupacion Independiente Aguilar de Codes[7]
Amparo Labeaga Diaz de Cerio 2011 2015 Agrupacion Independiente Aguilar de Codes[7]
Carlos Diaz de Cerio Perez[7] 2015 2019 Independenteak
Jesus Angel Amescua Martinez de Rituerto[7] 2019 Jardunean Agrupacion Independiente Aguilar de Codes[8]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko noranzkoan, eta lau zerbitzu kontrako noranzkoan. Linearen ibilbidea honako hau da:

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aguilar Kodes Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da. Erakundearen egoitza nagusia Aguilar Kodesen bertan dago, Plaza Nagusian.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Aguilar Kodes eremu ez-euskaldunean dago. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 2,04k zekiten euskaraz hitz egiten.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurutzearen Kofradiaren prozesioa, 1937. urtean. Indalecio Ojangurenen argazkia.

Aguilar Kodesko jaiak Santa Barbararen eta San Kristobalen omenez ospatzen dira. Erromeriak antolatzen dituzte izen bereko baselizetara.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gurutze Santuaren parrokia
  • San Bartolome baseliza
  • San Kristobal baseliza
  • San Jose baseliza

Aguilartar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  2. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  4. Euskal herriko udalen izendegia. Euskaltzaindia D.L. 2011 ISBN 978-84-95438-74-4. PMC 796264874. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  5. «Aguilar Kodes» EODA (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  6. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  7. a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  8. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa