Juan Carlos Areitzaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Carlos Areitzaga
Juan Carlos de Aréizaga.jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Hondarribia1756ko urtarrilaren 17a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Tolosa1820ko martxoaren 18a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ofizierra eta politikaria
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Iberiar Penintsulako Gerra
Napoleondar Gerrak

Juan Carlos Areitzaga Alduntzin (Hondarribia, 1756ko urtarrilaren 17a - Tolosa, 1816ko martxoaren 18a) gipuzkoar militarra izan zen, Iberiar Penintsulako Gerran borrokatu zuena.

1808. urtearen hasieran Iruñean bizi zen koronel erretiratu bat zen, non Frantzisko Xabier Mina gaztearen lagun bilakatu zen. Dagoeneko Independentzia Gerra lehertuta, Pirinioetara espedizioak antolatzen ditu Mina taldearekin, Frantziako indarren informazioa lortzeko (1808ko urria). Handik gutxira Zaragozara joan zen, non Joaquín Blakeren Eskuineko Armadako dibisio komandante bezala lan egitera pasa zen (1809). Alcañizeko guduan parte hartu zuen (1809ko maiatza).

1809ko azaroaren 19an, 50.000 soldaduz osatutako Mantxako Armada berriaren agintea hartu zuen, Cuesta eta bere Extremadurako Armadaren ordez. Unitate honekin, porrot erabakigarria jasan zuen Ocañako guduan. Lekukoen arabera, "Ocañan, kanpandorre batean igota, kataloxa batetik begiratzen zuen Victor mariskala buru zuen armada frantziarra gerra prestakuntzan hedatzen zen, eta leku estrategikoenetan jartzen. Ofizial espainiarrek aginduak espero zituzten, eta Areitzaga onari horrela bakarrik bururatu zitzaion esatea: egundoko sortuko da, egundokoa! ".

1809. urtearen amaieran Andaluziako pasabideen defentsa enkargatu zitzaion. Bailén inguruko mendateetatik botata, ezin izan zuen frantziarrek Andaluzia inbaditzea eragotzi, eta geratzen zitzaizkion indar gehienak Jaéndik (1810eko urtarrila) sakabanatu zituzten. Freyre jeneralak 1810eko otsailean hartu zuen bere tropen agintea.

Hari buruzko iritzi guztiak aurkakoak dira oso. Galdósek zioenez, "Gerra-artean gizon baliogabea zen, eta bere buruan ez ziren hiru dozena gizon sartzen".

1813an, artean teniente-jeneral zela, Nafarroa ordezkatu zuen Cádizko Gorteetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]