Juan Jose Sarasola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Jose Sarasola
Bizitza
Jaiotza Lezo1867ko ekainaren  1a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1952 (84/85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria
Genero artistikoa olerkigintza

Juan José Sarasola Azcue Lexo (Lezo, Gipuzkoa, 1867ko ekainaren 1a - Donostia, Gipuzkoa, 1952) Lezoko bertsolari ezaguna izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Jose Sarasola 1867an Lezoko (Gipuzkoa) Irurtzun baserrian jaio zen. Gaztetan "Real Compañía Asturiana de Minas" Errenteriako labe garaietan lan egin zuen. 1894an ezkondu eta Donostiako Antigua auzorajoan zen bizitzera. Han lanbidez kale-garbitzaile izan zen eta Lexo ezizenez egin zen ezagun.

Garai haietan, bozgorailurik ez zegoenez, herrietako jaietan, plazetan eta toki zabaletan kantatzeko ahots indartsua izan behar zen. Lexok,ordea, ez zuen ahots indartsurik eta orduan, Sagardotegiko- bertsolari etiketa jarri zioten. Izan ere, gauero-gauero Antigua auzoko sagardotegi batera joaten zen bertsotan egitera. Baina, Bertso paper egile eta gai-jartzaile bezala ere oso ezaguna izan zen. Euskaraz argitaratu zituen bertso paperak asko izan ziren.

1935an Donostian jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen 19 bertsolarietako bat izan zen. Txirrita eta bera izan ziren belaunaldi zaharreneko bertsolariak.

Lezoko herriak bere omenez kale bati Lexo Bertsolaria kalea izena jarri zion.

Lexoren bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure Gipuzkoa'ko

kapital garbiyan

ekusgarri asko da

egun argiyan:

kristau edadekuak

umian neurriyan,

jayo ziran bezela

iya-iya jarriyan;

udaran erdiyan

Donosti'ko erriyan

itxura urriyan

zarpa bat gerriyan;

gañerako guziya

larru gorriyan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antonio Zavala: Lexo Bertsolaria. Auspoa Liburutegia, 1968. (Lexoren 50 bertso paper baino gehiago.)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]